Berriak Alokairu sozialeko etxeentzat laguntzak, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko edota eraberritzeko

Alokairu sozialeko etxeentzat laguntzak, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko edota eraberritzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak martxan ditu alokairu sozialera bideratutako etxebizitzentzat diru-laguntzak, bai Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko eta bai etxearen berritze lanetarako. Diru-laguntza hauek eskuratzeko derrigorrezkoa da etxebizitza Bizigune edo Asap programetan sartzea, alokairu soziala sustatzeko xedez.

Halaber, ezinbestekoa da alokatu nahi den etxebizitza Azkoitian kokatuta egotea. Interesa dutenek urte osoa dute eskaera aurkeztu ahal izateko.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriari dagokionez, diru-laguntza gastuen %75ekoa izango da (BEZ barne) eta gehienez 200 eurokoa.

Etxebizitzak eraberritzeko, berriz, diru laguntza obren kostuaren %50a izango da (BEZ ez da kostu lagungarritzat hartuko) eta gehieneko laguntza 8.000 eurokoa izango da etxebizitza Azkoitiko Alde Zaharrean kokatzen bada, alegia, Monumentu Multzoaren baitan eta 4000 eurokoa , gune horretatik kanpo egonez gero. Hala ere, obren helburua irisgarritasuna hobetzea baldin bada, laguntzak %60a estali ahalko du, gehieneko mugak 10.000 eurokoa eta 5.000 eurokoa izanik kokapenaren arabera.

GAOko iragarkia

Laguntzen laburpena

Beste diru-laguntza batzuen adierazpena

Bizigune programarekin konpromiso adierazpena

Eranskina I

Eranskina II.1

Eranskina II.2

Eranskina III

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut