Berriak Autobus geralekuetan aldaketak egongo dira larunbatean AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiagatik

Autobus geralekuetan aldaketak egongo dira larunbatean AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiagatik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udaltzaingoak jakinarazi nahi du larunbatean, hilaren 24an, aldaketak egongo direla autobus zerbitzuan AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiagatik.

16:15etik 17:30 arte autobusak ez dira herrigunetik pasatuko. Ordutegi horretan ondorengo geralekuak kenduko dira:

-Altzibar etorbidea. Bi norabideetan.

-Martin deuna kalekoa. Bi norabideetan.

-Liburutegi aurrekoa, Trenbidearen Zumardian.

-Julio Urkixo 7koa.

GELTOKI BERRIAK:

NORANTZA ALTZIBAR ETORBIDEKO BIRIBILGUNEA MAXI EROSKIKO BIRIBILGUNEA
Zumarraga –Elgoibar San Antonio ermita parean Odriozola ardoak parean
Azpeitia-Zumaia Gurutze gorri azpian Día supermerkatu parean

 

ALDAKETAK IZANGO DITUZTEN ZERBITZUAK

UK01 AZKOITIA > DONOSTIA

Azkoititik 16:45 irteten den zerbitzuan, ezeztatuta gelditzen dira Altzibar, San Martin eta Munibeko geltokiak. Ordezko geltokia, Txerloiko geltokia izango da.

UK01 DONOSTIA > AZKOITIA

Donostiatik 16:05ean eta 17:05ean irteten diren zerbitzuetan, Azkoitian geltokiak, Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

UK02 ERREZIL > AZKOITIA

Errezildik 16:30 irteten den zerbitzuan, Azkoitian geltokiak Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

UK03 ZARAUTZ > AZKOITIA

Zarautzetik 16:05 irteten den zerbitzuan, Azkoitian geltokiak,

Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

UK05 ERMUA > AZKOITIA

Ermutik 16:40ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Autobusa bariantetik joango da eta geltokiak Altzibarko biribilgunean eta Txeloian izango dira.

UK06 ZUMAIA > ZUMARRAGA

Zumarragatik 16:10ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Geltokiak, Altzibarko biribilgunean eta Txerloian izango dira. Zumaiatik 16:45ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Geltokiak, Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut