Berriak Jatorrizko hiztunekin ingelesean eta alemanean trebatzeko hainbat jarduera Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Jatorrizko hiztunekin ingelesean eta alemanean trebatzeko hainbat jarduera Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

GAZTANENEA azala

Udaleko Hezkuntza sailak sustatuta, atzerriko hizkuntzak praktikatzeko jarduera berriak antolatu dira Gaztanenea Formakuntza Zentroan. Proposamenen artean daude hitzaldiak, ikastaroak, eta pintxo-potea. Aktibitate guztiak irekiak eta doakoak dira eta jatorrizko hiztunek gidatuko dituzte.

“Iaz Hizkuntza Eskola Ofizialak Azkoitian gelak zabaldu zituenean, Udaletik osagarriak izan zitezkeen aktibitateak antolatzea erabaki genuen. Amaieran egindako balantzea positiboa izan zen eta aurten errepikatzea nahi dugu. Azkoitian gehiengoa euskaraz bizi da eta hori da sustatu nahi duguna, baina horrek ezin gaitu itsutu. Lan merkatuan sartzeko, hizkuntzen ezagutza eskakizun garrantzitsua da eta horretan lagundu nahi dugu ekimen hauekin”, dio Marijose Arregi, Euskara eta Hezkuntza zinegotziak.

Egitarauari hasiera ostiral honetan emango zaio, hilaren 23an. Eric Goldman jatorrizko ingeles hiztunak “Inmigration In and Out of Basque Country” hitzaldia emango du. Hitzordua 18:30ean izango da Gaztanenea Formakuntza Zentroan.

Ostiral honetakoaz gain, apirilaren 13an eta maiatzaren 18an beste bi hitzaldi izango dira ingelesez: “Music and Songs from Ireland&Beyond” eta “The Pros and Cons of Dubbing”, hurrenez hurren.

Alemanez hitzaldiak apirilaren 12an eta 26an izango dira: “Typisch Österreich: Dirndl und Lederhose” eta “Österreich, das Land der Musik: von Waltzer bis zu Austropop”.

Ikastaroak

Ikastaroei dagokienez, apirilean ingeleseko ikastaro bat eskainiko da. Bidaiatzekoan erabili ohi diren oinarrizko hitz eta esamoldeak erakutsiko dira. Ekainean, alemaneko ikastaroa emango da hasiberrientzat. Ikastaroak ere doakoak dira baina aurrez izena eman behar da Gaztanenea Formakuntza Zentroan (943 54 16 50 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ).

“Holiday English Course” ingeleseko ikastaroa B1/B2 mailakoa izango da eta apirilaren 3tik 6ra emango da, 10:00etatik 11:30era. Martxoaren 28a da izena emateko azken eguna.

Alemaneko ikastaroa, berriz, ekainaren 4tik 6ra izango da, 17:30etik 19:30era. Hau hasiberriei zuzenduta dago eta maiatzaren 28a baino lehen eman beharko da izena.

Chit Chat bar-hop

Egitaraua osatzeko pintxo-potea antolatu da. Ingelesa praktikatzeko aukera izango da jatorrizko ingeles hiztun batek lagunduta. Apirilaren 12an, maiatzaren 10ean eta ekainaren 14an egingo da. Taldea Gaztanenean bilduko da 19:30ean.

Jaitsi egitaraua (PDF)

GAZTANENEA diptikoa barrukoa 18 1

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut