Berriak Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izen-ematea zabalik

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izen-ematea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak onartu berri du Emakumeen eta Gizonen arteko II. Berdintasun Plana eta bide horretan etengabe aurrera jarraitzeko, martxan da emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria. Apiriletik ekainera izango dira saioak Elkargunean. Doan dira eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 6ra arteko epea dute izena emateko Udaletxeko Harrera Bulegoan. Horra proposamenak:

  • “Lana bilatzeko edo aldatzeko coaching tailerra”, Mertxe Arratibel irakaslearekin. Apirilak 16  eta 23. Maiatzak 7 eta 14. Astelehenetan 9:30etik 12-30era.
    “Autoestimua lantzeko tailerra”, Miriam Herbónen eskutik. Maiatzak 10 eta 24. Ekainak 6, 13, 20 eta 27. Asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara.
    “Kontatu gabeko emakumeak. Genealogia feminista artearen historian”, Silvia Ayerrakin. Apirilak 18 eta 19, 18:00etatik 20:30era. Apirilak 21, 10:00etatik 13:00era.
    “Autodefentsa emakumeentzat”, Kanku Anaitasuna karate elkarteko Rita Juaristirekin. Apirilaren 14an hasita, hileko bigarren larunbatetan urte osoan zehar.
  • ikastaroak posterra 2018 txikia

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut