Berriak AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiaren 25. lasterketa oso aurreikuspen onekin dator

AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiaren 25. lasterketa oso aurreikuspen onekin dator

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4146

Martxoaren 24an ospatuko den AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiaren 25. ediziorako aurreikuspenak ezinhobeak dira. Gaur aurkeztu dute proba antolatzaile buru den Agustin Jimenezek eta babesle nagusiek, besteak beste, bi herrietako Udalak. Mahaikide izan dute lasterketak oroitzen duen Diego Garciaren arreba ere. Partaidetzaren aldetik, aurtengo lasterketaren arrakasta bermatua dagoela dirudi. Dagoeneko, 825 lagunek eman dute izena maratoi erdirako, 683 gizonezkok eta 116 emakumezkok, eta 8,1 km-ko lasterketa laburrerako beste 135 korrikalari gehitu dira, horietatik 63 emakumezkoak.

Iazko AZKOITIAZPEITIAN 870 lagunek parte hartu zuten. Aurtengoan badu beste balio gehigarri bat. Izan ere, Gipuzkoako eta Euskadiko maratoi erdi Txapelketa izango da.

Aurtengoa 25. urteurrena da eta urte guzti hauetan lortu da Jiemenezen hitzetan, AZKOITIAZPEITIA Europako mapan kokatzea. “Baina lasterketa hau –esan du- ez litzateke izango gaur egun dena bolondresen eta babesleen laguntzari gabe”. 350 lagunetik gora dira boluntario gisa parte hartzen dutenak. Aurkezpenean izan da Javier Zubizarreta alkatea Azkoitiko Udalaren babesa erakusteko eta lasterketarekiko konpromisoa berresteko xedez.

Izen handiak

Eliteko atleten partaidetza azpimarragarria den arren, AZKOITIAZPEITIA kutsu herrikoia mantentzearen aldekoa da, “korriak ondo egiteak ez duelako esan nahi azkar egitea, baizik eta bakoitzak bere mailan lasterka egitea”, Jimenezen hitzetan. Edonork du parte hartzeko aukera eta beldurtu gabe, horretara animatu nahi da jendea antolakuntzatik.

Edonola ere, beste aldeari begiratuz gero, eliteko atletei erreparatuz, 2012ko maila berreskuratu da Jimenezen esanetan, urte batzuk baxuago ibili ostean.

Parte hartuko duten eliteko atleten artean, hor daude gizonezkoetan Emmanuel Bett, Mark Kiptoo edo Samuel Kiplimo. Eta hain ezagunak guretzat ez izan arren, sekulako markak dituzten James Rungaru, Stephen Omito, Joseph Kiprono edota Ronal Kirui.

Emakumezkoetan, berriz, Leonida Jemwetich, Mercy Kepchumba, Hauwi Megersa, Azucena Díaz edota Zulema Fuentes espero dira.

Hainbat jarduera eta festa ukitua lasterketaren bueltan

AZKOITIAZPEITI maratoi erdia baino gehiago da. Lasterketaren bueltan, Azpeiti eta Azkoitin egitarau zabala antolatzen da. Lasterketa egunean, Oihan Vega arituko da Plaza Berrin Azkoitian eta Txurru Azpeitiko plazan.

Horretaz gain, ostegun honetan, martxoaren 15ean, nutrizioari eta elikadurari buruzko hitzaldia eskainiko da Elkargunean, 19:00etan. Eta hilaren 22Mahaikide izan dute lasterketak oroitzen duen Diego Garciaren arreba ere.  n, LH6ko ikasleei beste hitzaldi bat emango zaie lasterketaren inguruko xehetasunak emanez eta Diego Garcia nor zen azalduz. “Ordurako eliteko atletan hemen izango dira gainera eta ezagutzeko aukera izango dute..

Halaber, argazki erakusketak egingo dira eta amaiera emateko, martxoaren 25ean bazkaria egingo dute 25 urte hauetan lagundu duten guztiekin eta parte hartu nahi dutenekin. Bazkarirako Azkoitiko Plaza Berri Sporten eman daiteke izena.

Xehetasunak

Antolatzaileek gauzak ondo egiten badakitela erakutsi dute beste behin. Horren adibide dira emandako hainbat ohar eta xehestasun. Aurten ere, proba zuzenean emango da eta corriendovoy-k hasiera eta iritsiera grabatuko ditu. Halaber, autobusak jarriko dira Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik.

Lasterketa laburra 16:15ean hasiko da eta maratoi erdia, 16:30ean.

Izen.emateei dagokienez, martxoaren 22an itxiko dira aurretik 1000 partaidetara iritsi ezean. Azkoitian izena eman daiteke Plaza Berri Sport-en.

IMG 4128

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut