Berriak Dena prest Txerloiko futbol zelaian biharko derbirako

Dena prest Txerloiko futbol zelaian biharko derbirako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3851

Txerloiko futbol zelaian dena prest dago bihar derbia jokatzeko. Anaitasunako eta Lagun Onakeko mutilak 17:00etan dute itxuraberritutako zelaian hitzordua.

Duela egun gutxi berritu du Udalak tribuna eta aste honetan falta ziren beste bi esku-hartze gauzatu dira. Batetik, markailu inguruan estalpea eraiki da jarraitzaileek erosotasun gehiagorekin goza dezaten partiduez eta bestetik, sarreran estalitako toki bat eraiki da leihatila modura erabiliko dutena sarrerentzat eta errifak saltzeko. Gaur goizean, langileak azken ukituak burutzen ari ziren.

Ikusmina handia da. Gorrixek dena emango dutela jakinda, Azkoitia gorriz jantziko da bihar.

IMG 3830

IMG 3840 2

IMG 3845

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut