Berriak Lakrikun taldearen “Prest gaude!” eta umeei zuzendutako “Alizia lurralde miresgarrian” antzezlanak ikusgai gaur eta bihar artean

Lakrikun taldearen “Prest gaude!” eta umeei zuzendutako “Alizia lurralde miresgarrian” antzezlanak ikusgai gaur eta bihar artean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Prest gaude eskuprograma 1

Lakrikun taldeak, gaur ostirala, “Prest gaude!” antzezlana taularatuko du. Elkargunean izango da 20:00etan eta sarrera doan izango da. Martxoak 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitarauaren baitan eskainiko da emanaldia.

Gurutze Eizmendi, Alaitz Olaizola eta Idoia Uranga aktoreen A.J.E trilogiaren bigarren zatia da “Prest gaude!” eta aurreko “Graban gaude” obraren jarraipena.

Horrela dio sinopsiak: “Greban egon ginen denbora luzez. Ez genituen gure helburuak bete, eta horregatik, orain PREST GAUDE bigarren ahalegin bat egiteko. Borrokarako grina ez zaigu falta, arrazoiak baditugulako, adinean aurrera goaz, ez gara ginenak, tristeziak eta alaitasunak partekatzen ditugu, barne eta kanpo aldaketak jasan ditugu, baina, emakume izanik, PREST GAUDE zurrunbilo honetatik irteteko”.

Aliziaren ipuin klasikotik abiatuta…

Horretaz gain, umeei zuzenduta, Glu Glu Produkzioak ekoiztutako “Alizia lurralde miresgarrian” lana ikusi ahalko da bihar, martxoak 10, 18:00etan Baztartxon. Lau euro kostako da sarrera.

“Ipuin klasikotik abiatuta, gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana. Kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. Haiei esker onartuko du, eskolan erakusten dioten bezala, matematika, ingurugiroa, elikadura eta hizkuntzak ikasteak sekulako onurak ematen dizkigula. Eta, gainera, dibertigarria ere bada”.

ALIZIA FOTOSINOPSIS 1 1

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut