Berriak Hasi dira Umeen Danborradako prestaketa lanak

Hasi dira Umeen Danborradako prestaketa lanak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3827

Apirilak 7an egingo da Umeen Danborrada, Pazko asteko larunbatean, alegia. 280 haur inguru aterako dira eta Udala, Umore Ona elkartea eta bolondres antolakuntza lanetan ibiltzen diren gainerako elkarte eta herritarrak ekin diete prestaketa lanei. Hasiera emateko, atzo egin zuten arduradunek aurkezpena.

Entseguak

Jakinarazi dutenez, astelehenean, martxoaren 12an hasiko dira entseguak. Danborrada egunera arte, astelehen, astearte eta ostegunetan izango dira Gurea frontoian 19:00etatik 20:00etara bitartean. Lehenengo egunean, astelehenean, danborradan aterako diren sei taldeetako kantineren, banderadunen eta zuzendarien zozketa egingo da. Zozketa ostean, entsegua egingo da.

Martxoaren 19an, berriz, 18:15ean, LH1ekoen artean, karrozan aterako diren umeen zozketa egingo da eta baita, danborrada irekitzen joango diren kantineren eta banderadunarena ere. Gainerakoak gastadore taldea osatuko dute. Jantziak egun berean banatuko zaizkie.

Halaber, sukaldariz jantzita atera nahi duten bost urteko umeek martxoaren 19an, 20an edota 22an izango dute aukera entseguetan izena emateko eta jantziak jasotzeko.

Sukaldari jantzi berriak

Umeen danborradan azken urteetan jantziak berritzen ari dira, aurrekoak zaharkituak geratu direlako. Aurten, sukaldari jantzia estreinatuko da, aurreko hiru urteetan, pilotari, zalduntxo eta abarketari jantziekin egin izan den moduan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut