Berriak Emakumeen Nazioarteko Eguna: asko lortu bada ere, asko dago egiteko

Emakumeen Nazioarteko Eguna: asko lortu bada ere, asko dago egiteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azala

Martxoak 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu tamalez asko egin den arren, oraindik asko dagoelako egiteko berdintasunaren bidean. Martxoak 8a hausnarketa eguna ere bada eta balio behar du gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko, botere guneetan emakumearen presentzia areagotzeko eta lan munduan zein bizitza pertsonalean berdintasuna bermatzeko.

Adierazpen Instituziona eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana.

Bizi dugun errealitatearen aurrean, aste honetan egindako Udal Osoaren Ohiko Bilkurak bi erabaki onartu ditu. Batetik, martxoaren 8aren inguruko adierazpen instituzionala eta bestetik, Azkoitiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana.

Planak lau lan ildo jasotzen ditu: Gobernu onerako neurriak, emakumeen ahalduntzea, eraldaketa ekonomikoa eta soziala eskubideak bermatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko neurriak. Ekintza plana landu da helburuak aurrera eramateko.

Bestalde, onartutako adierazpen jasotzen duen moduan, Udala konprometitzen da, besteak beste, sentsibilizazio programak garatzera, udal politiketan genero ikuspegia txertatzera edota berdintasunezko gizartea eraikitzeko kultura-aldaketa sustatzera.

“Volar” dokumentaleko protagonistekin solasaldia eta “Prest gaude!” antzezlana

Berdintasun Plana eta adierazpen instituzionala onartzeaz gain, Udalak hainbat aktibitate antolatu ditu martxoaren 8aren bueltan eta herritarrei dei egiten die Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, antolatu diren ekitaldi eta ekintza ezberdinetan parte hartzera.

Martxoak 6an, asteartean, “Volar” dokumentala proiektatuko da eta ondoren protagonistekin solasaldia egingo da Elkargunean, 18:00etan. Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak indarkeria jasaten duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.

Martxoak 8an, osteguna, II. Adierazpen Lehiaketako sari banaketa egingo da 17:30ean Artxamendi Topalekuan. Emakumeen Nazioarteko Eguna gai moduan hartuta, 12 eta 18 urte bitarteko partaideei adierazpen bat egitea eskatzen zaie, argazki, marrazki, bideo, bertso edo olerki bidez.

Martxoak 9an, ostiralean, Lakrikun taldeak “Prest gaude!” antzezlana taularatuko du Elkargunean, 20:00etan. Idoia Uranga, Alaitz Olaizola eta Gurutze Eizmendi aktoreek trilogia bat egiteko asmoz, “Greban gaude” antzezlana egin zuten lehenengo eta “Prest gaude!” bigarren zatia da.

Egitaraua osatzeko, martxoaren 5etik 12ra, Azkoitiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren aurkezpen-erakusketa egingo da Elkargunean.

Jarduera guztiak irekiak dira eta doakoak.

kartela txik

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut