Berriak EAJ eta PSE-EE alderdiek pentsio duinak eta pentsio sistema publikoa defendatzeko aurkeztutako mozioa onartu du Udalbatzak

EAJ eta PSE-EE alderdiek pentsio duinak eta pentsio sistema publikoa defendatzeko aurkeztutako mozioa onartu du Udalbatzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

otsaileko plenoa

Pentsioen etorkizuna guztion arazoa da. Egun hauetan ikusi dugu nola herritarrak kalera atera diren pentsioen %0,25eko igoeraren aurka. Azkoitiko Udalak bat egiten du jubilatu eta pentsiodunen aldarrikapenarekin. Horren harira, PSE-EE eta EAJ alderdiek elkarrekin pentsio duinen aldeko mozio bat aurkeztu zuten atzoko Udalbatzan.

Azkoitiko Udalak Madrilgo gobernuari eskatzen dio birbanatzeko eta desberdintasunak murrizteko ahalmen handiagoa izango duen pentsio-sistema publikoa ezartzeko.

Mozioa EAJ eta PSE-EE alderdien aldeko bozkekin onartu zen atzoko Udalbatzan. EH Bildu eta Irabazi-Azkoitia Bai abstenitu egin ziren.

Mozioak zortzi puntu jasotzen ditu. Besteak beste, Espainiako Gobernuari eskatzen zaio 2011-2015 legealdian sartutako lege aldaketak bertan behera uztea, erosteko ahalmena bermatzea edota Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa kudeatzeko eskumenak Euskadiko Erkidego Autonomiaren esku uztea.

Mozioaren eduki osoa:

  • Indargabetzeko 2011-2015 legealdian sartutako lege-aldaketa guztiak: 5/2013 Errege Lege Dekretuak ezarritako aurre-erretiroaren erregulazioa eta, osorik, 23/2013 Legea, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena.
  • Pentsioen erosteko ahalmena bermatzea, haiek KPIaren arabera eguneratzea berreskuratuz.
  • Ezabatzeko 23/2013 Legean ezarritako jasangarritasun faktorea, haren bidez murriztu egingo baitira erretiro-pentsioak, dagokion taldearen bizi-itxaropenaren arabera, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Erreserba funtsa %3 baino gehiago nahieran erabiltzeko debekua itzul dadila lehengora, 28/2003 Legeak, azaroaren 29koak, arautua eta 28/2012 ELD errege lege-dekretuak eta hurrengo aurrekontu-legeek salbuetsia.
  • Era berean, estatuko Gobernuari eskatzen zaio areagotzeko enplegu irregularraren eta Gizarte Segurantzari egindako iruzurren aurkako borroka, sistemaren diru-sarrerak handitzeko.
  • Azkoitiko Udala sistemaren diru-sarrerak handitzearen aldekoa da, Gizarte Segurantzaren finantzaketa zerga-sistemako diru-sarrerekin osatuz.
  • Azkoitiko Udalak adierazten du pentsioen sistema publikoa defendatzeko borondatea dutela, ongizate-estatuaren lau zutabeetako bat delako.
  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 18.2 artikuluak eta bosgarren xedapen gehigarriak diotena kontuan hartuz, ekiteko Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa kudeatzeko eskumenak Euskadiko Erkidego Autonomiari berehalaxe eskualdatzeko eginbeharrei.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut