Berriak “Ergela” antzezlana taularatuko dute Baztartxon larunbat honetan

“Ergela” antzezlana taularatuko dute Baztartxon larunbat honetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Txalo produkzioak-en “Ergela” antzezlana taularatuko dute larunbat honetan, martxoak 3, Baztartxo Antzokian. Arratsaldeko 19:30ean izango da emanaldia eta sarrerak 6 eurotan egongo dira salgai.

Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktore ezagunek Eder Trauss eta Karlos Varelari ematen die bizia oholtza gainean. Komediari leial eutsiz, egungo gizarteari kritika boritza egiten dio “Ergela” obrak.

Horrela dio sinopsiak: “Protagonista froga psikologiko batzuetara aurkeztu da, diru pixka bat ateratzeko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerat ez dadin”.

Umoreari tarterik kendu gabe, bi protagonisten arteko elkarrizketa sakona da “Ergela”. Hausnarketarako bidea ematen duen obra da, hain zuzen. 

 ergela

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut