Berriak Ez labaintzeko tratamendua emango da hainbat gune berritan

Ez labaintzeko tratamendua emango da hainbat gune berritan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3523

Udalak ez labaintzeko tratamendua emango du hainbat gune berritan, orain artekoari jarraituz. Oraingoan Julio Urkixo Etorbidean, Santa Klara, Ugarte eta Jandonianiz kaleetan, Bizkargi eta Aita Medinabeitia plazetan eta Elkargunera eramaten duen tunelean esku hartuko da.

Aipatu zonaldeetako tarte jakinetan emango da tratamendua. Guztira, 3.690 metro karratuko azaleran egingo dira lanak. Tarterik handiena Julio Urkixo Etorbidekoa da, 20-34 eta 36-40 zenbakien artean aplikatuko baita ez-labaingarria. Gune honetan jada lanean ari dira eta besteetan datozen egunetan arituko dira.

Lanen aurrekontua 33.487,48 eurokoa da (BEZ barne).

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut