Berriak Udalak XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak banatu ditu

Udalak XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak banatu ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3354

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolaturiko XXXVI. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak banatu dira gaur. Aurten bigarren eta hirugarren sariak Azkoitian geratu dira, lehenengoa, berriz, Markinara joan da.

Jakina denez, Iraitz Legarra Basterretxeak jaso du Javier Zubizarreta alkatearen eskutik lehenengo saria “Printzesen negarra” ipuinarengatik. Iaz ere berak etxeratu zuen lehenengo saria eta bitxikeriak bitxikeri, bigarren sariaren irabazlea ere iazko edizioko berbera da: Lide Rekondo Jauregi azkoitiarra. “Postalak Giraldatik” izenburupean aurkeztu du aurten ipuina. Hirugarren saria ere Azkoitian geratuko da. Juan Ramon Alberdi Ibarmiak irabazi du “Magnolioak loretan” ipuinari esker.

Legarrak azaldu duenez, “haurdunaldia eta horrelako bizitzako hainbat atal mitifikatu egiten dira eta errealitatea ez da arroxa, nahiko gordina da. Txikitan aman printze urdinaz hitz egiten du baina niri sekula ez zidaten esan printzesek negar egiten zutela eta hortik dator izenburua”. Ama eta barruan daraman umea ditu protagonista Legarraren ipuinak. Rekondok, berriz, bere ametsengatik borrokatzea erabakitzen duen Janis izeneko neskari eman dio bizitza lumarekin. Bere tokia bilatu ezinean dabilela, emakume batekin egiten du topo eta hark lezio ederra emango dio.

Juan Ramon Alberdik lagun min baten aurka salaketa jartzera doan Abel protagonistaren bizimenak dakartza bere ipuinean. “Barne hizketa bat da”, dio egileak.

Aurten 29 lan aurkeztu dira euskal literaturako lehen emakume idazlearen izena daraman lehiaketa honetara, euskara eta literatura, biak, goraipatzea helburu duen lehiaketara, alegia.

Javier Zubizarreta alkateak zoriondu ditu saridunak. “Euskarari eta literaturari zuen orduak eskaini dizkiozuelako dugu irakurleok, zuen ipuinez gozatzeko aukera. Horixe da artearen handitasuna, batzuen sormen-lana besteon gozamenerako  uztea, irakurleari mundu  sortu berri horretako ateak zabalduz” esan die alkateak.

Irabazleek saritutako ipuinen pasarte edo zati bana irakurri dute, bertaratutakoei irakurketa gosea piztuz. Biolin doinuekin eman zaio amaiera ekitaldiari Bizkargi Musika Eskolako Nora Uriari eta Julene Iturberi esker. 

IRAKURRI NAHI SARITUTAKO IPUINAK?

"Printzesen negarra" - Iraitz Legarra. 1go saria. (*Berehala igoko dugu)

“Postalak Giraldatik”  - Lide Rekondo. 2. saria

"Magnolioak loretan” - Juan Ramon Alberdi. 3. saria

IMG 3292

IMG 3325

IMG 3295

IMG 3315

IMG 3304

IMG 3331

IMG 3334

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut