Berriak Txerloiko futbol-zelaiko tribunak Anaitasunaren koloreak daramatza

Txerloiko futbol-zelaiko tribunak Anaitasunaren koloreak daramatza

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3281

Txerloiko futbol-zelaiko tribunak erosotasunean ez ezik, koloreetan ere irabazi egin du. Aste honetan ordezkatu dira lehengo egurrezko ohol zaharrak bizkarraldea duten banakako eserlekuengatik. Anaitasunaren koloreak daramatzan tribunatik gozatuko du hemendik aurrera afizioak, jarlekuak gorriak eta urdinak baitira,  klubari egindako keinu gisa. Halaber, harmailak aldatu dira egungo araudira egokitzeko.

Zelaiaren itxitura ere duela gutxi berritu da.

Klubeko lehendakari Pedro Urdapilleta pozik agertu da Udalak egindako lanekin. “Sartu ginenean, helburu ezberdinak jarri genituen eta horien artean bat zen instalazioak hobetzen joatea. Eta Udalaren eskutik instalazioak hobetzen joan gara eta uste dut pauso garrantzitsuena orain eman dugula. Hemen  3. mailakoek, neskek, jubenilek eta erregionalekoak jokatzen dutela ikusita, ba inportantea da aldaketa. Segurtasun aldetik ere eskailerak gehitu dira, kontutan hartu behar da adineko jendea ere etortzen dela. Eta Euskal Herri osotik etortzen direnek ikusiko dute futbol zelai ederra dugula”.

Behin tribuna eraberrituta, beste bi esku-hartze aurreikusten dira Txerloian. Batetik, estalitako gune bat eraiki nahi da sarreran eta bestetik, markagailu ingurua ere estalpe batekin babestuko da jarraitzaileentzat, orain erabat zabalik baitago. Azken esku-hartze hauentzat ez da oraindik exekuzio eperik itxi. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut