Berriak Udalak Gaztaneneako parkean eraikiko du parke estalia, Gamundi Etxearen ondoan

Udalak Gaztaneneako parkean eraikiko du parke estalia, Gamundi Etxearen ondoan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3207

Hainbat alternatiba aztertu eta baztertu ostean, Udalak parke estalia Gaztaneneako parkean eraikitzea erabaki du, Gamundi Etxearen ondoan eta egungo taxi geltoki parean, hain justu. Aztertutako aukeren artean, kokapen hauxe da baldintzarik hoberenak eskaintzen dituena estalitako jolas gune bat jartzeko bai tamainagatik eta bai erdigunean dagoelako.

Gainera, eraikitzen den parke estalia eta egun Gaztanenean dagoen aire libreko parkea osagarri bihurtuko dira, oraingoa bere horretan mantenduko baita.

Parke berriak Gamundi Etxearen murru ondoko berdegunea hartuko du eta baita belardiaren ondoko lurzoruaren zati bat ere, justu orain bankuak dauden punturaino gutxi gora-behera. Hasierako planteamenduaren arabera, parke estaliak 28x13,6m-ko neurriekin, 380 metro karratuko azalera izango du eta 6,20 metroko altuera. Edonola ere, planteamendu honek aldaketak jasan ditzake, behin betiko proiektuan jasoko baitira zuzen xehetasunak. Oraingoz, Udalak argi duena da kokapena.

Non eraiki erabakita, hurrengo urratsa lanak lizitatzea izango da. Proiektua exekutatzeko Udalak 150.000 euroko partida jarrita du, erakusketa publikoan egon ostean, behin betikoz urtarrilaren 29an onartu diren 2018ko aurrekontu orokorretan.

“Parke estalia eskaera handienetarikoa duen proiektua da herritarren aldetik. Egitera konprometitu ginen baina egia da orain arte presazko esku-hartzea eskatzen zuten beste behar batzuei eman diegula lehentasuna. Gainera, hainbat arrazoi tarteko, kosta egin zaigu kokapen egokiena zehaztea. Baina parke estaliari iritsi zaio bere txanda eta aurten izango dugu”, dio Javier Zubizarreta alkateak.

Hirigintza sailetik orain arte egin dena herriguneko 18 parkeen egoera aztertzea izan da. Gehienak homologatu dira eta falta direnetan, hobekuntzak martxan daude eta aurten bukatuko dira. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut