Berriak Eskolako Agenda 21: Ikasleak klima aldaketak osasunarengan duen eragina aztertzen ari dira

Eskolako Agenda 21: Ikasleak klima aldaketak osasunarengan duen eragina aztertzen ari dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

argia itzali

Azkoitiko Eskolako Agenda 21 programak, aurten, hamabost urte beteko ditu. Iaz aztertzen hasitako gaia sakontzen ari dira herriko ikasleek, Klima Aldaketa, eta oraingoan, osasunaren gain duen eragina aztertuz.

Iaz ikusi zuten egunero pentsatu gabe burutzen ditugun ekintza gehienek gure ingurunean eragina dutela. Autoz ibiltzean, elektrizitatea kontsumitzean, hondakinak sortzean, ura gastatzean… horiek guztiak arrastoa uzten dutela planetan. Gure gehiegizko eta neurriz gainezko jarrerak gure planeta gaixotzen dute. Herriko zaharrenekin hitz eginez, konturatu ziren azken urteetan eguraldia aldatzen ari dela. Adibidez, lehengo elurteak amaitu dira eta giroa gero eta epelagoa omen da, orokorrean.

 

Azkoitiko Floreaga ikastetxean eta Azkoitia BHI Ikastolan, gaia aztertzeaz gain, Klima Aldaketan dugun eragina murrizteko kontuan izan beharreko praktika onak martxan jartzen ari dira. Adibidez, bakarrik ixten diren txorrotak jarri dira, led argiak, zenbait lekuetan argi sentsoreak daude, berogailuak erregulatzeko sistemak jarri dira, erosketa berdea egiten da, hondakinen gaikako bilketa oso zorrotza da, paper kontsumoa murrizten ari da, bertako elikagaiak sustatzen dira, konposta egiten da…

Eta eskoletan ohitura onak finkatzen diren heinean, ikasleen etxeetan ere jarrera egokien zipriztinak nabariak dira. Pixkanaka, gazteengandik abiatuta, herritar guztiok ere herriko ingurumena zaintzeko jokabideak gureganatu eta zabaldu behar ditugu. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut