Berriak “Txarriboda”, ezkontza, narrazio basatia eta kabareta uztartzen dituen antzezlana

“Txarriboda”, ezkontza, narrazio basatia eta kabareta uztartzen dituen antzezlana

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hika

Sonia Vazquez Kultura zinegotzia, Agurtzane Intxaurraga zuzendaria eta Iñigo Aranbarri aktorea. 

“Ezkontza ez da sekula modaz pasatzen. Liturgia teatral ikaragarria du, jendea transformatu egiten da eta bere itxura zaintzen saiatzen da. Pentsatu genuen hori guztia parodia bihurtzea edo kritika egitea”. Horrela deskribatzen du Hika Teatroa-ren buru eta “Txarriboda” antzezlanaren zuzendaria den Agurtzane Intxaurragak estreinatu berri duten azken lana. Larunbat honetan, otsailaren 3an, 20:00etan, Baztartxo Antzokian antzeztuko dute obra.

Intxaurragaren esanetan, ezkontza, narrazio basatia eta kabareta dira antzezlanaren elementu nagusiak, umorearekin batera. “Saiatu gara euskal kabareta egiten eta asmatu dugu bide bat gure kantutegitik abestiak hartuz”. Kantuen letra gehienak Onintza Enbeitak egin ditu eta “letrek ere asko laguntzen dute guk nahi dugu probokazioa eta kritika kutsua lortzeko”.

Bertolt Brecht-en “La boda de los pequeños burgueses” lanak eman zion Intxaurragari hasierako ideia eta azkenean “Txarriboda”n bihurtu da. Azkoitiar guztiak gonbidatuta dauden ezkontza, alegia.

Obra honetan beste bost aktorerekin batera, Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrak hartzen du parte. Aranbarrik Imanol ezkongaiaren pertsonaiari emango dio bizia. Ez da, ordea, eszenatokian herritar bakarra izango. Ezkontza batek dituen elementu guztiak taularatu eta obra herritartzeko xedez, Eneritz Artetxe bertsolariak hartuko du parte eta Sahatsa Dantza Taldeari ere luzatu diote gonbidapena eszenatokia partekatu nahi badute.

Aktoreen lana ez da makala, bakoitzak pertsonaia bat baino gehiago antzezten ditu gainera. “Kantatzeko -dio Intxaurragak- gaitasuna izatea, gorputza ondo kontrolatzea eta inprobisaziorik beldurrik ez izatea” eskatzen zien zuzendariak aktoreei. Aranbarriri proposamena bitxia iruditu zitzaion eta “gogo onez” hartu zuen lehen unetik. “Ez genekien nola sentituko ginen baina eroso ibili gara”, dio. Gainera, antzezlanak probokaziotik baduen arren, publikoa errespetatzen dutela dio.

Urtarrilaren 20an Errenterian estreinatu zutenetik, guztira lau emanaldi eskaini dituzte eta antzokiak goraino betetzea lortu dute.

Ordu aldaketa

Normalki antzezlanak gaueko 22:00etan izan ohi dira. Udaleko Kultura sailak ordea aurreratu egin du ordua, publikoarentzat ordu aproposagoa izan daitekeelako iluntzeko 20:00ak. “Txarriboda” 20:00etan izango da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut