Berriak Azkoitia Lagunkoiak emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu

Azkoitia Lagunkoiak emozioen eta teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9720

Aurreko ikastaroko partaideak KZgunean emandako saioetako batean. 

Azkoitia Lagunkoia proposamen berriekin dator. Azaroan informatika eta interneteko saioak antolatu zituen eta jarraipena emateko asmoz, orain emozioen kudeaketari eta teknologia berrien erabilerari buruzko saioak dakartza.

“Nola mantendu modu adimentsuan gure emozioak”. Horixe da ikastaroetako bati izena ematen dion izenburua. Saioak Nerea Galdonak gidatuko ditu. Bera piskologian doktorea eta Matia Fundazioko ikertzailea dugu. Emozioen inguruko esperientzia eta horiek bizi kalitatean eta ongizate subjektiboan duten eragina ikertzen ditu, zahartzeari eta adineko pertsonei arreta berezia eskainiz.

Emozioei buruzko saioak otsailaren 21ean, 23an eta 28an, eta martxoaren 2an eta 7an izango dira Elkargunean, 10:30etik 12:30era. Ikastaroa doakoa da baina aurrez izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, Udaleko Ongizate sailera joan daiteke, 943 85 71 74 telefonora deitu edo mezu bat idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . helbidera. Izena emateko azken eguna otsailaren 16a da.

Eskaintza osatzeko bigarren ikastaro bat ere antolatu du Azkoitia Lagunkoiak. Hau teknologia berrien ingurukoa da eta bi atal ditu. Batean, smartphonen eta tableten erabilera azalduko da. Saio hauek otsailaren 19tik 27ra izango dira 16:00etatik 18:00etara. Bigarren atalaren baitan, Osakidetzarekin online tramiteak nola egiten diren ikasiko dute partaideek. Saio hauek otsailaren 15ean eta 16an izango dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Teknologia berriei buruzko ikastaroa ere doakoa da eta Elkargunean kokaturiko KZgunean emango da. Izena emateko KZgunearekin jarri behar da harremanetan, 943023619 telefonoan edo ondorengo helbide elektronikoan: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut