Berriak Iraitz Legarra markinarra eta Lide Rekondo eta Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak dira XXXVI. Bizenta Mogel Lehiaketako saridunak

Iraitz Legarra markinarra eta Lide Rekondo eta Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak dira XXXVI. Bizenta Mogel Lehiaketako saridunak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8328

Iazko edizioko irabazleak argazkian.

Bizenta Mogel Lehiaketaren XXXVI. edizioaren lehenengo saria Markinara joango da, Iraitz Legarra Basterretxearen eskutik eta “Printzesen negarra” ipuinarengatik. Iaz ere berak jaso zuen lehenengo saria. Bitxikeriak bitxikeri, bigarren sariduna ere aurreko bera da: Lide Rekondo Jauregi. Aurten “Postala Giraldatik” izenburupean aurkeztu du bere lana. Hirugarren sariduna ere azkoitiarra da. Juan Ramon Alberdi Ibarmia, hain zuzen. “Magnolioak loretan” lanari esker jasoko du saria Alberdik.

Epaimahaiak gai nagusiari ematen zaion tratamendua, irakurlearengan pizten duen interesa, errimoa edota euskara maila dira ipuinak baloratzerako orduan aintzat hartzen dituzten irizpideak.

Iaz 33 lan aurkeztu ziren lehiaketara eta aurten, 29 izan dira. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 16an izango da Azkoitiko udaletxean arratsaldeko 19:00etan. Nola ez, Bizenta Mogel Lehiaketaren edozein ediziotan parte hartu duten idazleak gonbidatuta daude eta baita interesa duten herritar guztiak ere.

Udalak bi urtez behin argitaratzen ditu ipuinak. Iaz 1999tik 2006ra bitartean saritutako ipuinak jasotzen dituen liburua kaleratu zuen eta datorren urtean aterako du hurrengo liburua jarraipena emateko. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut