Berriak Ainhoa Arruabarrena psikologoa: “Bullyingarekin zuzenean lotzen ez diren moda berriak ari dira sortzen gaztetxoen artean”

Ainhoa Arruabarrena psikologoa: “Bullyingarekin zuzenean lotzen ez diren moda berriak ari dira sortzen gaztetxoen artean”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ainhoa Arruabarrena “Bullyingarekin zuzenean lotzen ez diren moda berriak ari dira sortzen gaztetxoen artean. Esaterako, whatsapp talde batean sartzeko probak egin beharra izatea, adibidez, Instagramera ez dakit ze argazki igotzea”. Beste praktika bat da urtebetetzeetan zoriontzeko norbait gaizki agertzen den argazkiak argitaratzea. Teknologia berriek eta sare sozialek ematen dituzten aukerak onerako eta txarrerako izan daitezke. Zer egin horrelako jarrerak prebenitzeko? Nola esku hartu? Horretaz arituko da Ainhoa Arruabarrena psikologoa ostegunean, urtarrilaren 25ean, Elkargunean 18:30ean.

Udalak martxan jarri duen Guraso Eskolaren baitan Arruabarrenak ematen duen bigarren hitzaldia izango da ostegunekoa. Aurrekoan, besteak beste, gaztetxoek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak ikusi zituzten, Instagrama edo snapchata, kasu.

Hitzaldia doakoa eta irekia da eta edonor joan daiteke hitzaldira.

Osteguneko hitzaldiaren ostean, taldekako saio irekiekin emango zaio jarraipena Guraso Eskolari. Guztira sei saio egingo dira otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an eta martxoaren 1ean eta 8an. Alegia, ostegunetan. Saioak Elkargunean izango dira 15:15etik 16:45era.

Saioak doakoak dira eta udaletxeko Ongizate sailean eman behar da aurrez izena. Izen-emate epea urtarrilaren 31n itxiko da. Edozein zalantza argitzeko 943 85 71 74 telefonora deitu daiteke.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut