Berriak Ibai-Ondo eta Xabier Munibe kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira astelehenean eta asteartean

Ibai-Ondo eta Xabier Munibe kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira astelehenean eta asteartean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

errepidea itxita

Ibai-Ondo eta Xabier Munibe kaleak ibilgailuentzat itxita egongo dira astelehenean eta asteartean, hau da, urtarrilaren 22an eta 23an. Zebra-bideen konpontze lanek eraginda itxiko dira bi errepideak.

Astelehenean fresaketa eta asfaltatze lanak burutuko dituzte eta asteartean, pintaketa lanei ekingo zaie. Hiru zebra-bide berrituko dira. Bi Ibai-Ondo kalean eta bat, Xabier Muniben.

Alternatiba gisa, herrigunera doazen ibilgailuak Plaza-Berritik barrena desbideratuko dira. Jausoro eta Altzibartik datozenak, berriz, bariantea erabili beharko dute edo Aingeru kaletik sartu.

Litekeena da lanak burutzen ari diren bitartean, gune edo kale bat libre geratzea. Kasu horretan, Udaltzainek kale bat edo bestea puntualki ireki dezakete. Edozein kasutan, ahalegina egingo da normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut