Berriak “Ignaziotar Lurraldea” proiektuak Bikaintasuneko Europar Helmuga saria jaso du Fitur azokan

“Ignaziotar Lurraldea” proiektuak Bikaintasuneko Europar Helmuga saria jaso du Fitur azokan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

7939949d fc35 4870 9d48 612379c0d8f1

Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariak pozik aitortzarekin Fitur azokan. 

Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoieneko arduradunek EDEN saria jaso dute Madrilen “Ignaziotar Lurraldea. Ignaziotar bidearen hasiera” proiektuarengatik. Urola Erdiaren ordezkari gisa bertan izan dira Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak, Javier Zubizarreta eta Eneko Etxeberria, eta bi udalerrietako zinegotziak, Ana Azkoitia eta Agustin Lizarralde. 

Aitorpen honek gure bailara europar kultura mapa turistikoan kokatzen du.

Ignaziotar Lurraldea hiru bailaretako garapen agentziek elkarlanean garatutako egitasmoa da. Iraurgi Berritzenekin batera, Uggasa eta Debagoeineko Mankomunitatea 1997tik ari dira lanean eta etengabeko bilakaera izan du proiektuak. Hain justu, bailaren arteko lankidetza modu positiboan baloratu da sarietan, jasangarritasunarekiko eta kultur ondarearen kontserbazioarekiko erakusten duen konpromisoa bezala.

Proiektuak Loiolako San Inazioren erromesaldia ekartzen du gogora Arantzazutik pasatuz. Ignaziotar Lurraldeak hainbat toki hartzen ditu barne, esanguratsuenak hiru tenpluak: Loiolako Santutegia, Antiguako ermita eta Arantzazuko Santutegia.

Tartean, Azkoitian bisitariek, besteak beste, Balda Dorrea ikusteko aukera dute. Bertan bizi izan zen Marina Likona eta Balda, Loiolako San Inazioren ama, alegia. Horregatik eraiki zen 1923an santuaren omenezko kapera.

 Turismo Kulturala

EDEN sarien VIII edizioa “Turismo Kulturala” lelopean garatu da. Sarien helburua da susperraldian dauden eta turismo jasangarriari lotuta dauden tokiak ezagutaraztea. Egun, 27 herrialdetako 350 helmuga daude EDEN sarearen barruan.

Ignaziotar Lurraldea proiektuaren sari emate ekitaldia martxoaren 22an izango da Bruselan, European Award Ceremony sarien baitan. 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut