Berriak Odei Arregi ipuin kontalaria izango da ostegunean mintzalagunekin

Odei Arregi ipuin kontalaria izango da ostegunean mintzalagunekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ipuin kontalariaOdei Arregi ipuin kontalari azkoitiarra izango da ostegun honetan, hilaren 18an, mintzalagunekin. Arregik kale antzerkian eskarmentu handiagoa badu ere, hiru urte daramatza ipuin kontaketan. Orain arte, haurrekin aritu da eta ostegunekoa helduekin egiten duten lehen saioa izango da. Umeekin txontxongiloak eta beste hainbat elementu erabiltzen baditu ere, oraingoan papiroflexia bidez eginiko ipuina kontatuko du.

Ipuin kontalariarekin hitzordua ostegunean, Elkarguneko Zeharkako gelan  izango da, arratsaldeko 18:00etan. Eta ipuin kontaketa amaitutakoan, 19:00etan, mintzalagunak Aita Madinabeitia plazan elkartuko dira pintxo potea egiteko. Plan borobila beraz aisialdia eta euskararen erabilera uztartzeko. Nahi duen edonork har dezake parte batean zein bestean, ekimenak irekiak dira-eta.

Mintzalaguna AEK-k eta Udalak elkarlanean garatzen duten egitasmoa da, euskara hobetu nahi duten euskaldun berriak eta euskara hobetzen lagunduko dien euskaldun zaharrak elkartuz. Zazpigarren edizioa da oraingoa. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut