Berriak Guraso Eskola abiatzear da bullyinga gai nagusi hartuta

Guraso Eskola abiatzear da bullyinga gai nagusi hartuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6781

Guraso Eskola iazko saio batean. 

Ongizate eta Gazteria sailek elkarlanean Guraso Eskolaren edizio berri bat antolatu du, euren seme-alabak hezitzeak suposatzen duen lan zailean orientabideak eman eta laguntzeko asmoz. Oraingoan pil-pilean dagoen gai bat hartu da oinarri, bullyinga, alegia. Eta bullyingari  lotuta, teknologia berrien bidezko erasoak edo ziberbullyinga.

Aurtengo saioei hasiera urtarrilaren 18an, ostegunean, emango zaie ziberbullyingari buruz eskainiko den “Ziberbullyinga teknologia berrien bidez, adin berekoen arteko erasoa”  hitzaldiarekin. Elkargunean izango da 18:30ean eta irekia da interesa duen ororentzat. Egitarauaren baitan, bigarren hitzaldi bat emango da urtarrilaren 25ean “Bitartekaritza parental positiboa aurrera eramateko gakoak” izenburupean. Azken hau ere Elkargunean izango da, 18:30ean.

Aipatu bi hitzaldiei taldekako saioekin emango zaie  jarraipena Guraso Eskolei. Bullyingaren eta ziberbullyingaren prebentzioa jorratuko da saioetan bereziki, gaian aditu direnekin. Familia, mugak eta komunikazioa nerabeekin, e.a. ere mahaigaineratuko diren gaiak dira.

Guztira sei saio egingo dira otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an eta martxoaren 1ean eta 8an. Alegia, ostegunetan. Saioak Elkargunean izango dira 15:15etik 16:45era.

Saioak doakoak dira eta udaletxeko Ongizate sailean eman behar da aurrez izena. Izen-emate epea urtarrilaren 31n itxiko da. Edozein zalantza argitzeko 943 85 71 74 telefonora deitu daiteke.

Guraso Eskolak iaz oso harrera ona izan zuen eta aurten ekimena errepikatzea erabaki da.

DESKARGATU IZEN-EMATE ORRIA HEMEN

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut