Udalak Flora eta Felisa Echave ahizpa bikiak zoriondu ditu 100.urtebetetzean

2018/01/06, Larunbata - 18:03

Inprimatu

IMG 2029

Felisa eta Flora Echave ahizpak erdian, Nekane Larrañaga eta Javier Zubizarretarekin.

Gutxi heltzen dira 100 urte betetzera. Eta bi ahizpa bikiren kasuan gertatzen bada, are eta ezohikoagoa da. Flora eta Felisa Echave Eguibar azkoitiarrek 100 urte bete dituzte gaur eta elkarrekin ospatu dute urteurrena, euren familiak bilduz.

Udalak eurekin partekatu nahi izan du egun handi hau eta herri guztiaren izenean zoriondu ditu. Javier Zubizarreta alkateak eta Nekane Larrañaga zinegotziak oroigarri eta lore-sorta bana eman dizkiete.

Zoriontasuna, familia eta osasuna alde dituzte Echave ahizpek. Horren lekuko dira gaurko irudiak. Ahizpen irribarreak dena esaten du.

IMG 1989

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut