Berriak Urtarrilaren 8tik 12ra zabalik Xabier Munibe Haurreskolako matrikulazio epea

Urtarrilaren 8tik 12ra zabalik Xabier Munibe Haurreskolako matrikulazio epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko Urtarrila. Komunikabideak Xabier Munibe Haurreskolak 2017/2018 ikasturteko matrikula epea urtarrilaren 8tik 12ra -biak barne- zabalduko du. Hala ere, ikasturtean zehar ere posible da matrikula egitea, arduradunen esanetan. Haurra matrikulatzeko jaiota egotea behar beharrezkoa da eta bertan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu.

Matrikulako imprimakiak edota informazioa jasotzeko, haurreskolara joan daiteke (Auzmendi bidea), 94380737 telefonora deitu edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .helbidera idatzi.

Hezkuntza eskaintza

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 urte bitarteko haurrei zeuzenduta dago.  Haurreskola goizeko 7.30etik arratsaldeko 17.00ak arte zabalik egoten da.

-          0-1 urteko gela 8 haurrez osatua dago. Bi hezitzaile.

-          1-2 urteko gela 13 haurrez osatua dago. Bi hezitzaile.

"Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira; sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomía, oreka emozionala, komunikazioa eta abar. Material aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo  eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona  bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen  hasten da. Horretarako kanpo zein barne espazio zabalak erabiltzen ditugu. Aurten estrainatu dugun kanpo espazio estaliak ( proiektuaren lehen zatia ) aukera zabalak eskaintzen dizkigu guzti hau aurrera eramateko", diote arduradunek.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut