Berriak Onartu dira 2018rako Aurrekontu Orokorrak

Onartu dira 2018rako Aurrekontu Orokorrak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1866

Udalak onartu ditu 2018rako Aurrekontu Orokorrak. Atzoko ez ohiko udalbatzak 14.453.394 euroko aurrekontu kontsolidatua onartu zuen.

Udalaren aurrekontua 14.100.000 eurokoa izango da 2018an. Elkarguneak 821.473,76 euroko partida izango du: San Jose Egoitzak 73.000 eurokoa eta Azkoitia Lantzenek 276.894 eurokoa.

Atzoko udalbatzan ezin izan zuen egon  Irabazi-Azkoitia Bai alderdiko ordezkariak, Jose Joakin Etxanizek. Beraz, ordezkaritza duten beste hiru alderdiek bozkatu zituzten aurrekontuak.

EAJ eta PSE-EE alderdiek Udalaren eta gainerako erakundeen aurrekontuen alde bozkatu zuten. EH Bildu abstenitu egin zen Udalaren, Elkargunearen eta Azkoitia Lantzen-en aurrekontuen bozketan eta San Jose Egoitzaren kasuan aldeko bozka eman zuenez, aho batez onartu zen.

Ana Azkoitia Ogasun zinegotziak 2018rako aurreikusitako proiektu nabarmenenak aipatu zituen: parke estalia eraikitzea, San Martin auzoko Balda kalean irisgarritasun lanak egitea edota Plaza Berri eraberritzeko proiektua lantzea. Halaber, esan zuen, jarraituko dutela kaleak eta espaloiak txukuntzen, baita baserri bideak konpontzen ere. Prebentzio Mahaiari jarritako partida ere azpimarratu zuen. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut