Karan haur arropa dendak irabazi du Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa

2017/12/23, Larunbata - 16:16

Inprimatu

IMG 1630

Herrixen elkarteko eta udal ordezkariak Erakusleiho Lehiaketako irabazleekin. 

Karan haur arropa dendak irabazi du aurtengo Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa. Sari bikoitza jaso du gainera. Epaimahaiaren sariaz gain, Herritarren Saria ere Karan establezimenduarentzat izan da. Bigarren saria ETK Informatikak eskuratu du eta hirugarrena, Ainhoa gizonezkoen ile-apaindegiarentzat izan da.

ETKren kasuan ere sari bikoitza etxeratu du. Facebook bidez egindako bozkaketa saria ere ETKrentzat izan baita.

Gaur eguerdian Torre Zuri erakusketa aretoan izan da Udalak eta Herrixen elkarteak elkarrekin antolatzen duten Eskaparate Lehiaketaren sari ematea.

Epaimahaiak erakusleihoaren aurkezpena eta erabili diren materialak, produktua erakusteko modua eta gabon giroa baloratu ditu nagusiki. Aurten, 17 establezimenduk hartu dute parte eskaparate lehiaketan.

Javier Zubizarreta alkateak aipamen berezia egin dio “Sastrería Aldalur” dendari aurten 100 urte bete dituelako. Ez baita erraza establezimendu batek 100 urteko bizitza izatea.

“Herria puzle  bat da. Batzuk handiagoak, besteak txikiagoak, denon artean osatzen da puzlea. Eta hutsunea geratzen den arte, inor ez da bakoitzaren garrantziaz jabetzen”, esan du Javier Zubizarreta alkateak. Gaineratu du eskertzekoa dela dendariek egin duten ahalegina euren establezimenduak apaintzeko, argitasuna eta kolorea emanez kaleei.

Hogei otarra zozketatu ditu Herrixen elkarteak

IMG 1710

Erakusleiho Lehiaketako sari ematearekin batera, Herrixenek zozketatutako otarrak banatu dira. Hogei otarra, guztira.

Eta Facebooken erakusleiho apainenaren aldeko bozketa egin dutenen artean zozketatu den erosketa bonoa Beatriz Espadak jaso du. 

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut