Berriak Jorge Alkorta da 2017ko Kirolari Onena

Jorge Alkorta da 2017ko Kirolari Onena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1558

Udal ordezkariak saridun guztiekin.

Urteko Kirolari Onenaren saria jaso du gaur Azkoitiko Triatloi taldeko Jorge Alkortak. 1992tik triatloian federatua, 300 bat probatan hartu du parte Alkortak bere ibilbide oparoan eta gaur ondo merezitako aitortza jaso du.

Urteroko hitzorduari eutsiz, kirol mundua izan da gaur protagonista udaletxean egin den sari banaketa ekitaldian. Alkortaz gain, beste 17 modalitatetako kirolariak izan dira sarituak: pilota, futbola, karatea, xakea, atletismoa, igeriketa, duatloia/ triatloia, ehiza, arrantza, txirrindularitza, tenisa, bolo jokoa, saskibaloia, gimnasia erritmikoa, herri kirolak, automobilismoa eta kirol-dantza.

IMG 1552

 Jorge Alkorta saria jasotzeko unean.

 Javier Zubizarreta: "Kirola ikuskizuna da, osasuna, bizitza, elkarbizitza"

“Kirola ikuskizuna da, osasuna, bizitza, elkarbizitza. Herri bateko harremanak saretzen laguntzen du; erronkak eta ametsak egi bihurtzen ditu. Galtzen eta irabazten ikasten da. Bakarka eta taldean lan egiten. Harrotasuna eta umiltasuna orekatzen. Bizitzan beharrezkoak diren baloreak norbere egiten. Zorionik beroenak eman nahi dizkizuet aurtengo denboraldian talde bakoitzean nabarmendu zaretenoi”, esan die Javier Zubizarreta alkateak bertaratu diren kirolari eta klubetako ordezkariei.

Kirolariez gain, bi elkartek bereganatu dute nagusitasuna: Zubiaurre Igeri Elkarteak eta Azkoitiko Triatloi Elkarteak. Batak zein besteak 25 urteko ibilbidea ospatu dute aurten eta Udalak aipamen berezia eskaini die. Taldearen izenean oroigarri bana jaso dute igeri elkarteko kide Xabier Odriozolak eta triatloi elkarteko Aitor Beneitezek. Esker oneko hitzak izan dituzte biek 25 urteko ibilbidean bidelagun izan dituzten guztientzat.

"Urteak betetzea -esan die alkateak- berez ez da meritua, denbora ez da gelditzen, baina klub bati eusteak suposatzen duen esfortzua edozein momentutan moztu daiteke. Zuek, ordea, hemen jarraitzen duzue herritarrei aukerak emanez".

 IMG 1741 IMG 1747

Zubiaurre Igeri Elkarteari eta Triatloi Taldeari aipamen berezia egin zaie euren 25 urteko ibilbidearengatik.

Hona 2017ko saridunak modalitate ezberdinetan:

Pilota: Jagoba Uranga

Futbola: Maider Badiola

Karatea: Iosu Conde

Xake: Carlos Sánchez

Atletismoa: Jon Perez

Igeriketa: Joanes Txurruka

Duatloia / triatloia: Jorge Alkorta

Ehiza: Josu Astigrraga

Arrantza: Aitor Madrazo

Txirrindularitza: Iker Uria

Tenisa: Lara Martin

Boloak: Jose Muñoz

Saskibaloia: Jakes Odriozola

Gimnasia erritmikoa: Infantil taldea

            Laura Alberdi, Aitana Sánchez, Mirari Iturbe, Itsaso Soraluze, Eider Caballero, Irati Arambarri

Areto-dantza: Jenny Calero

Herri Kirolak: Julen Alberdi

Automobilismoa: Denis Martin

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut