Berriak Mikel Laskurain: “Jainko Basatia antzezlanean aktoreok barreari eutsi ezinik egoten gara”

Mikel Laskurain: “Jainko Basatia antzezlanean aktoreok barreari eutsi ezinik egoten gara”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

jainko basatia

Bihar, larunbata, arratsaldeko 19:30ean, Txalo Produkzioak-ek ekoiztutako “Jainko Basatia” antzezlana eskainiko da Baztartxo Antzokian. Obra aurkezteko Azkoitian izan dira gaur Xabier Agirre ekoizlea eta Mikel Laskurain aktorea. “Berez, egoera drama da baina guk umoretik eraman nahi izan dugu eta oso ondo funtzionatu du”. Aktoreak hainbatetan “barreari eutsi ezinik” egoten direla aipatu du “oso giro onean lan egiten dugulako, oso erlaxatuta”. Argudioa ere azaldu du. “Bi umek borrokan egiten dute elkarrekin eta gurasoak, formalak, ondo heziak, elkartzen dira bakeak nola egin hitz egiteko. Baina gauza korapilatzen joaten da eta azkenean, bakoitzak bere semea defendatzen du. Berotzen, berotzen, sekulako iskanbila sortzen da. Oso modu komikoan bukatzen da”. Bitarte horretan, Xabier Agirreren esanetan, “gauza asko esaten da”, oso “testu inteligentea” delako. Egoera horren aurrean, “ikuslea islatuta ikusten da, oso erreala da”.

“Jainko basatia” mundu osoan ezaguna dela azaldu du Agirrek. “Zinean ospe handia izan du. Testua Jasmina Reza autore frantsesarena da eta estatuan ere eraman da antzerkira emaitza onekin. “Euskarara egokitzeko oso egokia iruditu zitzaigun”. Mikel Laskurainekin batera eszenatokian izango dira Aitziber Garmendia, Mikel Losada eta Tessa Andonegi, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. Obra urtarrilean Durangon estreinatu zen eta ordutik hainbat antzokitatik igaro da eta denetan txalo zaparrada bat jaso dute aktoreek. “Aktoreen lana –dio Agirrek- kristona da zeren testua ez da erraza, buelta asko ematen ditu”. Gainera, Laskurainek dioenez, “euskara naturala” erabiltzen dute, “ez plastikozko euskara”.

Antzezlana ikustera joaten denak “oso ondo pasatuko” duela prometitu dute Agirrek eta Laskurainek.

Ordu aldaketa

Agirrek eta Laskurainek Sonia Vazquez Kultura zinegotzia izan dute mahaikide. Vazquezek azaldu du ordu aldaketa bat egin dutela. Orain arte, antzezlanak Baztartxon gaueko 22:00etan izaten ziren. Biharkoa, ordea, 19:30ean izango da, ordu egokiagoa delakoan antzokia betetzeko eta ikuslegoari hobeto etorriko zaiolakoan ordutegi berria. Ordubete eta hogei minutu ingurukoa da “Jainko Basatia”.

Sarrerak, 6 eurotan, leihatilan bertan eskuratu ahalko dira. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut