Berriak Oteiza Pilota Eskolak sasoi berri bati ekingo dio Alex Juaristiren eskutik

Oteiza Pilota Eskolak sasoi berri bati ekingo dio Alex Juaristiren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1208

“Haize berriak datoz Oteiza Pilota Eskolara. Alex Juaristik hartuko du erreleboa. Momentu garrantzitsua da klubarentzat”, iragarri zuen atzoko prentsa agerraldian Javier Zubizarreta alkateak. Ondoan, mahaikide, Alex Juaristi eta Jesus Mari Andueza. Biak pilotari familiakoak, pilotariak, pilotazale amorratuak eta Azkoitian pilota altxatzeko gorputz eta arima jarriko dutenak. Anduezak, 22 urte eraman ditu pilota eskolan, Jabier Balenciagak 19,  baina txanda emateko ordua dela uste dute. “Guri sasoia joan egin zaigu. Ahalegin guztiak egin ditugu eta intentzio onenarekin ibili gara.  Orain, Alex Juaristik koadrila ederra osatu du eta zorterik onena opa diot”, esan zuen Anduezak.

Juaristik gogotsu heldu dio kargu berriari. “Duela urte t’erdi edo, Sasoiko elkartearen ekimenez, hastapen ikastaro bat ematen hasi ginen eta ikusi dugu horri jarraipen bat emateko ordua dela. Jesus Mari Anduezari proposamen bat egin diogu eta klubaren eginkizunak gure esku geratu dira”.

Juaristiren helburua da “umeek pilotan ibilbide bat egiteko aukera izatea. Taldea osatu dugun ia denok pilotan gabiltzanak gara eta ilusioz hartu dugu. Nahi dugu txikitatik aukera hori izatea umeek. Futbolak daukan indarrari aurre egitea ezinezkoa izango da baina…”.

Guztira 70 bat pilotari bilduko ditu orain Oteiza Pilota Eskolak, 6 urtetik hasi eta afizionatuetan jokatzera iritsi direnen artean. Orain arte, 6 eta 12 urte bitartekoak klubetik kanpo zeuden eta orain denak bateratzea lortu da klub bakar baten izenpean.

Pilotari bultzada bat eman nahi dio talde berriak eta emaitzak ikusiko dira. Javier Zubizarreta alkateak Juaristiren eta Anduezaren ahalegina eskertu zituen eta laguntzeko prestutasuna erakutsi zien. “Pertsonak osatu zarete, taldea hemen dago eta ea baliabideak ere jartzen ditugun”.

IMG 1183

IMG 1153

IMG 1128

IMG 1133

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut