Anton Mendizabalen bost eskultura jarri dira Oteiza Frontoien ondoan pilotariaren figura omenduz

2017/12/13, Asteazkena - 10:15

Inprimatu

IMG 1022

Udalak Anton Mendizabalen bost eskultura jarri ditu Oteiza Frontoien ondoan, pilotariaren figura omenduz. “Pilotaz” proiektu eskultorikoa osatzen duten berrogei obretako bost dira. Artistak Kutxa  Fundazioaren mezenasgoarekin sortu zituen artelanak. Entitate hau da, hain justu, obren jabetza duena eta 2016ko ekainean Azkoitiko Udalaren esku utzi zituen artelanak.

Kutxa Fundazioak doan utzi dizkio eskulturak Azkoitiko herriari. Berriki jarri dira frontoietan pilota eta pilotariaren figura balioan jartzeko xedez.

Pilotariek eskuzko  modalitatean hartzen dituzten postura ezberdinen interpretazioen isla dira eskulturak.

“Pilotaz” proiektuari izena ematen dion eskultura multzoa 90eko hamarkadan sortu zuen Mendizabalek. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut