Berriak Udalak pazientzia eskatzen du asfaltatze lanek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean

Udalak pazientzia eskatzen du asfaltatze lanek eragin ditzaketen eragozpenen aurrean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak pazientzia eskatzen die bizilagunei egun hauetan kaleetan egiten ari diren asfaltatze eta pintaketa lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Hirigintza sailetik, eskura dauden neurri guztiak ari dira hartzen trabak murrizteko.

Eguraldi txarraren eraginez, lanen exekuzioa apur bat atzeratu egin da eta aurreikusitako lan plangintza egokitu egin behar izan da. Horrek, zenbait kasutan,  hasieran pentsatzen zena baino traba gehiago sortu dizkie bizilagunei.

Herriko 12 gunetako asfaltatze eta pintaketa lanei azaroaren 20an ekin zitzaien, abenduaren 14rako bukatuta izango zirelakoan. Eguraldi txarrak, ordea, egun gutxi batzuetako atzerapena ekarriko du.

Orain arteko lanak Espiritu Santua kalean, Ubaiar auzunean, Garate Etxera eramaten duen bidean, Santa Klaran eta Axiriko aparkalekuan burutu dira. Aste honetan Xabier Munibe kalean aritu dira lanean.

Aingeru, Izarraitz, Joakin Egia eta Julio Urkixo kaleak eta Jausoro auzoa geratzen dira oraindik. Behin asfaltatze lanak bukatutakoan, hainbat kaletako zebra-bideak berrituko dira.

Zoladuraren eta lurrean pintatutako seinaleen egoeraren arabera, zenbait kasutan kale osoan egingo dira lanak eta beste zenbaitetan, tarte jakinetan. Edonola ere, zoladura jarriko den azaleraren dimentsioa esanguratsua da. Kostua 249.892 eurokoa da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut