Berriak Gabonetako Tailer Teknologikoak 10 eta 14 urte bitartekoentzat

Gabonetako Tailer Teknologikoak 10 eta 14 urte bitartekoentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gabonetakotailerrak

Gazte Astearen barruan, Gabonetako Tailer Teknologikoak antolatu dira 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat “Musika eta Bideojokoa sortzen” izenburupean.

Saioetan musika eta bideojokoak programatzen irakatsiko da Scratch eta Makey-Makey erabiliz. Tailerrak Elkargunean izango dira, bertako KZgunean eta LH5-6 eta DBH1-2 mailakoei zuzenduta daude, 10-14 urte bitartekoei, alegia.

Elkargunean dagoen Gazte Informazio Bulegoan eman beharko da izena abenduaren 18tik 22ra bitartean. Tailerrak 45 euro kostako dira. Udalak %25ean finantzatu du ekimena.

Saioak urtarrilaren 2,3 eta 4an izango dira 9:00etatik 13:00era.

Informazio gehiagorako: 943 02 60 27 eta www.jolastek.eus atarian. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut