Berriak Egun historikotzat jo dute Udalak eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak larunbatekoa

Egun historikotzat jo dute Udalak eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak larunbatekoa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ISB 1jpg

Deng Joseph De Ciman eta Iker Salazar jokalariak, Jose Luis Zubizarreta eta Javier Zubizarreta alkatearekin.

Egun historikotzat jo dute larunbatekoa bai Javier Zubizarreta alkateak, bai Jose Luis Zubizarreta, Iraurgi Saskibaloi taldeko zuzendariak. Izan ere, Urrezko Leb ligako lehenengo partidua jokatuko da Azkoitian larunbatean. Elkargunean, 18:00etan izango da hitzordua. Sammic Hosteleriak Iberostar Palmaren aurka jokatuko du.

“Saskibaloi kantxan egindako aldaketei esker, Urrezko Leb ligako partiduak bi herrietan, Azpeitian eta Azkoitian jokatuko dira. Ikuskizuna izango da larunbatekoa”, esan du Javier Zubizarreta alkateak. Hori lortzeko, Espainiako Saskibaloi Federazioak homologatutako saskiak jarri dira, kantxa margotzeaz eta margailua egokitzeaz gain.

“Lehen taldeko –esan du Jose Luis Zubizarretak- mutilak Azkoitira ekartzeko borrokatzen ibili gara. Guk jokatzeko bi gune desberdin nahi ditugu. Orain arte Azkoititik Azpeitira joaten ibiltzen ziren eta iritsi da nahi genuen eguna. Hala ere, egun hau iritsiko zela bagenekien baina ez genuen pentsatzen egoera honetan helduko ginenik eta Iberostar Palma bezalako talde batek kontra jokatuko genuenik”.

Garrantzitsua eta historikoa dela larunbateko partidua adierazi du bai klubarentzat eta bai Sammic Hosteleríarentzat. “Gure leloa “Urrea gara” zen eta orain “Urrea izaten jarraitzen dugu” da,  baina “lehenengo lau partiduetateik hiru irabazi genituen eta horrek errealitatea distortsionatzera ere eraman gaitu. Mailari eustea kosta egingo zaigu eta benetan borrokatu beharko dugu”. Ildo horretan, publikoaren berotasunari egin dio erreferentzia.

Autobusak partiduak ikusteko

Azpeititik autobusak jarriko dira partidura joateko. 17.00etan eta 17:30ean aterako dira anbulategi aurretik. Partidurako sarrerak bihar iluntzera arte, 5 eurotan egongo dira salgai. Azkoitian, Zurt tabernan. Larunbatean, ordea, sarrera 10 eurotan salduko da. “Autobusak ipiniko ditugu baina larunbat honetan bakarrik. Partidu guztietarako nahi dugu hau, baina ikusi egin beharko da jendearen erantzuna nolakoa den”.

Omenaldia

Klubaren zuzendariak Anaitasuna Illarra taldea Goiko Losan saskibaloian jokatzen hasi zeneko garaiak ere ekarri ditu gogora. Izan ere, omenaldi bat egin nahi die hasieran saskibaloia bultzatakoei. “Anaitasuna Illarra hasi zenetik jende asko ibili da eta aitorpen bat egin nahi diegu, zeren batzuk hasi eta beste batzuk jarraitu dutelako gaude gu hemen”.

Eskerrak

Jose Luis Zubizarretak eskertu du babesleen, kolaboratzaileen eta bi udaletxeen laguntza. Javier Zubizarreta alkateari ere eskerrak eman dizkio egindako ahaleginagatik. 

IMG 1061

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut