Berriak “Urbanue” herri barruko autobus zerbitzua, larunbat arratsaldeetan ere bai

“Urbanue” herri barruko autobus zerbitzua, larunbat arratsaldeetan ere bai

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak “Urbanue” herri barruko autobus zerbitzuaren ordutegia zabaldu du. Abenduaren 1etik, larunbat arratsaldeetan ere autobusa ibiliko da ohiko ibilbideak eginez.

Orain arte, larunbatetan goizez bakarrik eskaintzen zen autobus zerbitzua eta arratsaldez ez zegoen zerbitzurik. Baina hau ez da hobekuntza bakarra izan.

Hirugarren ibilbidearen ordutegia ere zabaldu egin da. Alegia, besteak beste, liburutegia, Oteiza frontoiak, Floreaga auzoa edota Santa Klara lotzen dituenarena. Liburutegitik azkeneko aldiz 20:15ean aterako da, Auzmendi bidera 20.32an iritsiz eta hasierako puntura 20:36an bueltatuz.

Orain arte, azken  irteera 19:30ean izaten zen aipatu ibilbidearen kasuan.

Aldaketen helburua hobekuntzak sartzea da, erraztasunak emateko herriko toki ezberdinetara erosotasunez joan nahi duten herritarrei. 

                                                 

URBANUE

KLIKATU IRUDIAN HANDIAGO IKUSTEKO ORDUTEGI ETA IBILBIDEAK

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut