Berriak Euskararen aldeko aldarria entzungo da astelehenean

Euskararen aldeko aldarria entzungo da astelehenean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

IMG 7783

Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduak 3a, igandea denez, Azkoitian, Udalak, ikastetxeek eta herriko elkarte eta eragileek astelehenean ospatuko dute. Egun osoan entzungo da euskararen aldeko aldarria.

Goizez ikastetxeak izango dira protagonista nagusiak. 11:30etan eskoletatik atera eta plazara gerturatuko dira. Bertan, Javier Zubizarreta alkateak harrera egingo die balkoitik eta besteak beste, ikastetxeen artean egin duten gutun trukaketa tarteko, gutun batzuk irakurriko dituzte eta euskararen aldeko mezuak barruan daramatzaten puxikak puskatu. “Behin betiko” abestia era kantatuko dute eta gaztetxo batzuk udaletxeko balkoira igoko dira euskararen aldeko mezua irakurri ahalko den kartela zintzilikatzera.

Arratsaldez ospakizunak jarraitu egingo du. 18:45ean, Udaletxeko batzar aretoan euskararen aldeko Adierazpen Instituzionala irakurriko da, azaroko udal osoaren bilkuran aho batez onartua. Herriko elkarteei ere gonbitea luzatu zaie udaletxera gerturatzeko.

Eta 19:00etan, plazan, herriko elkarteetako ordezkariak eszenatokira igo eta euskara eurentzat zer den azalduko dute. Bakoitzari hizki bat emango zaio eta denen artean “Azkoittixek euskeraz bizi nahi du” esaldia osatuko da. Amaitzeko, Erniarraitz Bertsozale elkartearen ondorengo bertsoa abestuko da.

Batzuentzat arrotza

besteen arnasa

dabil kalerik kale

dabil plazaz plaza

izan daiteke testu,

solasa, jolasa,

izan aurrez aurreko

edo mezu jasa

zuk nahi duzun moduan

hartu eta pasa!

Arratsaldeko ekitaldian parte hartuko dute ondorengo taldeek:

Xabier Munibe Ikastolako Udaberri Guraso Elkartea

Bizkargi Musika eta Dantza Eskola

Urola Lanbide Eskola

Urola Kostako Hitza egunkaria

Azkoitiko AEK Euskaltegia

Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

Bizilore Eskola Aktiboa

Bixenta Mogel Elkartea

Azkoitiko Odol Emaileak

Oteiza Pilota Elkartea

Iriaun taldea (Azkoitiko Nafar zuzterrak)

Um Blem Ble! Azkoitiko Tabernarixek

Ama Birjinaren Jasokundearen Parrokia

Plaza Ondo Jubilatuen Elkartea

Anaitasuna Futbol Taldea

Alai Batza

Herrixen Azkoitiko Dendarixek

Munibe Taldea

Zubi Aurre Igeri Elkartea

Elkarrekin Floreaga Salestar Ikastetxeko Guraso Elkartea

Sociedad de Caza y Pesca Orion

Parrokiko Pastoral Kontseilua

Tipi Tapa Elkarte

Xeye Atletismo Kirol Elkartea

Azkoitiko Jo Ta Txikiu Idi Proba Elkartea

Azkoitiko Udalak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut