Berriak San Andres egunez banatu dira V. Urkome Sariak

San Andres egunez banatu dira V. Urkome Sariak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1487

V.Urkome Sari banaketa egin da gaur eguerdian Azkoitiko Udaletxean. Miguel Arribas, Jone Aldabaldetreku, Ainara Agirregabiria, Aitziber Aizpuru eta Agurtzane Odrizoloak, Xabier Izagirrek eta Ioritz Aizpuruk osatzen duten hirukotea izan dira sarituak atal ezberdinetan.

Javier Zubizarreta alkateak saridunak zoriondu eta bide beretik jarraitzeko animoak eta indarrak eman dizkie, “guztion onerako” izango delako lehen sektorearen indartzea. Gainera, egun aproposa dela gaurkoa adierazi du. “1752an erabaki zen azaroaren 30a izango zela urteko feria egiteko eguna” ea beraz egun berezia izanik, egokia ere badela esan du Urkome Sariak banatzeko.

Javier Zubizarreta alkatearekin eta Ana Eizagirren Urkomeko presidentearekin batera, sari banaketan parte hartu dute Urola Kostako Udal Elkarteko presidente Igor Iturainek, HAZIko teknikari Miguel Lozanok eta Iraurgi Berritzenen ordezkari Alazne Larrañagak.

Horra saritutako proiektuak eta egileak:  

1ºatala: Nekazaritza jardueraren sustapena atalean

HAZI EKOLOGIKOEN MERKATURATZE ZUZENERAKO TOKIKO EKOIZLEEN SAREA

Deskribapena: Euskal Herrian hazi ekologikoen lehen esperientzia eragiteko proiektua da, eremu txiki bateko ekoizle sare batean oinarrituz eta elikaduraren

kate-maila garrantzitsu hau balioan jartzeko asmoz, agroekologia jasangarritasuna, ikerketa eta sektore egonkor eta berritzaile baten aldeko apustua eginez.

Egilea: Miguel Arribas

2.en atala: Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena

Tituloa:TOKIKO BASALANDAREEKIN ARTISAU PRODUKTUAK ETA

FORMAZIO/ESPERIENTZIAK

Deskribapena:Basalandareekin egindako produktu ekologikoak eta artisauak, eta hauen inguruko formazioa eta esperientziak eskeiniko dira. Garai batean gure arbasoek egin zuten antzera. Basalandare-kremak, xaboiak eta ongailua (aderezo) produktuen artean. Tailerrak, ibilbideak,etab. zerbitzuen artean.

Egilea:  JONE ALDABALDETREKU TELLERIA

3. atala:  Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatu

HAZIAK LAU HAIZETARA ZABALTZEN

Deskribapena:Pertsonaren zaintza ardatz hartuta eta bizi prozesuekiko errespetuzko begirada zabaldu asmoz, egitasmo integral zabala eskeintzea da asmoa. Hezkuntza etahaziera berrikuntzan oinarritzen den egitasmoa da. Zerbitzu nagusiak hezkuntza eta ostalaritzarekin lotuta daude. Hezkuntzari lotuta; eskola arautua, profesionalentzako formazioak, ikastaro eta tailer eskaintza eta udalekuak. Ostalaritza esparruan; aterpetxea , jetetxe eta taberna zerbitzuak. Komunitatean sortutako ekimena da, kideon grinez sortuta eta auzolanean.

Egilea: AINARA AGIRREGABIRIA

4º atala: Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri

ELIKADURA BURUJABETZA

Deskribapena:Gure helburua, bertako (Euskal Herria osoa) eta garaiko produktuekin elikadura orekatu, osasuntsu eta oso bat egingarria dela demostratzea izango da. Sare sozialen bidez aurkeztuko eta zabalduko genituzke jatordu desberdinak eta protagonista bertako eta garaiko produktuak izango dira. Herritarrei heziketa nutrizional egoki bat helaraziko genieke, azken ondorioa ongizatea izango delarik

Egilea: AITZIBER AIZPURU

Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen duten saria

DENDA EREDU BERRI BAT

Deskribapena: Azpeitia zentro bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik bilduko dituen gunea, heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatua. Salmentaz haratago, kontzientziazio ekimen ezberdinak burutuko dituen proiektua da, produktuak balorean jarriz, lehen sektorea indartu asmoz.

Egileak: AGURTZANE ODRIOZOLA/ XABIER IZAGIRRE/ IORITZ AIZPURU

IKUSI ARGAZKIAK

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut