Berriak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako oinarriak atera dituzte Herrixen elkarteak eta Udaleko merkataritza sailak

Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako oinarriak atera dituzte Herrixen elkarteak eta Udaleko merkataritza sailak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak 2017ko Gabonak bultzatu nahian, establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako ERAKUSLEHIO LEHIAKETA antolatu dute, ondorengo oinarrien arabera:

OINARRIAK

1.- Sariak. Herrixeneko bonuetan banatuko dira (ez eskudirutan).

-Epaimahaiaren sariak:        

  • 1go saria: 350,00 €-ko bonua.
    2. saria:    250,00 €-ko bonua
    3. saria:    150,00 €-ko bonua.

-Herritarren saria: Herritarrek beraien iritzia eman dezaten, lehiaketan parte hartuko duten komertzioetan kutxa bat jarriko da botoa emateko. Kutxa hauek abenduak 21 eguerdian jasoko dira.

Herritarren saria: 150,00 €-ko bonua.

2.- Aukeraketarako baloratuko diren atalak:

          - Erakusleihoaren aurkezpena (Erabiliko den materiala ere kontutan hartuko da:

            birziklatzea, eskulana, originaltasuna...).

          - Salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea.

          - Gabonetako giroa ematea (Eguneko eta gaueko itxura ere baloratuko da).

3.- Epaimahaia: Azkoitiko Udaletxeko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek  osatuko  dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.

4.- Erakusleihoen esposizioa: 2017ko abenduaren 12tik 2018ko urtarrilaren 6ra.

5.- Izen ematea: Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 1go solairuan) edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean. Izen emateko epea, abenduak 12, 18:00tan amaituko da.

6.- Saridunen berri ematea: abenduak 23, 13:30ean, Torre-Zuri Erakustokian,  Herrixeneko Otarren banaketa ondoren, esango da sarituak zein diren. Sari banaketa ere momentu horretan egingo da, beraz parte hartuko duzuen merkatarioi ekitaldi horretara etortzeko eskatzen zaizue.

7.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Oharra: -Herrixen Elkartearen saria: gazteen parte hartzea ere suztatzeko, Herrixen Elkarteak Facebook bidez, lehiaketan parte hartuko duten Herrixen Elkarteko bazkide diren 

komertzioen arteko lehiaketa egingo du.
Herrixen Elkartearen Saria: Otarra eder bat

-Lehiaketan botoa ematen duten herritarren artean (Facebook bidez edota Kutxetan), Herrixen Elkarteak 50,00 €-ko bonua zozketatuko du. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut