Berriak Udalak lau peoi eta administrari bat kontratatuko ditu Lanbidek diruz lagunduta

Udalak lau peoi eta administrari bat kontratatuko ditu Lanbidek diruz lagunduta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten III programaren baitan, Udalak Lanbidek diruz lagunduta, hautaketa prozesua abiatu du lau peoi eta administrari bat kontratatzeko. Izena emateko epea abenduaren 4an amaituko da.

Kontratuen iraupenari dagokionez, lau peoietatik hiru sei hilabeterako kontratatuko dira eta bat, hiru hilabeterako. Denak lanaldi osoan. Burutuko dituzten lanen artean daude mendietako sasi garbiketa edota mendiko pisten egokitzea, ateak eta hesiak konpontzea, landa-bideetako bidegurutzeetan seinaleak jartzea, iturriak konpontzea, behatokiak prestatzea... Baldintzen artean, berriz, diru sarrerak bermatzeko errentaren (RGI) jasotzaileak  izatea  hiru behintzat eta gutxienez bat emakumea eta beste bat 55 urtetik gorakoa izatea. Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea ere bete beharrezko eskakizunak dira. Halaber, pintaketa lanetan esperientzia izatea.

Administrari postuari dagokionez, kontratua sei hilabetekoa izango da. Bailarako natur-baliabideak balioan jartzeko, landa eremuari loturiko inbentarioa eta izapideak egitea eta horiek mekanizatzea izango da bere ardura. Langabetua izan beharko du eta Zuzenbidean edo Enpresen Administrazio eta Kudeaketan titulatua. Gainera, 35 urte baino gutxiago izan beharko ditu.

Lanbiden izena emateko honako hauek dira erreferentziak:

Administraria: 162017011869

Peoia: 162017011878

Informazio gehiago ondorengo linkean edo Lanbideren web gunean:

http://azkoitia.eus/eu/lan-eskaintza/52-lan-eskaintza/3823-balio-anitzeko-4-peoi-eta-administrari-1-enplegua-sustatzeko-programa-lanbiderekin-elkarlanean

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut