Berriak Familiarekiko eta bizilagunekiko erlazioa da gehien baloratzen dutena herritarrek Azkoitia Lagunkoiaren inkestaren arabera

Familiarekiko eta bizilagunekiko erlazioa da gehien baloratzen dutena herritarrek Azkoitia Lagunkoiaren inkestaren arabera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0291

Familiarekiko, bizilagunekiko eta lagunekiko erlazioa da herritarrek hobetoen baloratzen duten alderdia, Azkoitia Lagunkoiak eta Udalak elkarlanean egindako inkestak agerian uzten duenaren arabera.

Uda aurretik Azkoitiko etxeetan banatutako 5.500 inkestetatik, 591 jaso dira beteta. Galdeketa martxan jarri zen helburu batekin. Alegia, jakite aldera zenbateraino den Azkoitia herri lagunkoia pertsona nagusientzat. Proiektuak bilatzen duena da diagnosia egitea  lanean bide zuzenetik jarraitu ahal izateko, herri lagunkoia eraikitzeko, zahartzaro aktiboa eta partaidetza sustatuz.

Emaitzak alde batera utziz, sustatzaileen ustez partaidetza altua izan da eta euren eskerrik onena helarazi nahi die galderei erantzuteko denbora hartuz, parte hartu duten herritar guztiei.

Azkoitia Lagunkoiak bederatzi eremu ditu aztergai eta horien bueltako galderak egiten ziren inkestan.

Horien artean, inkesta bete dutenek hobetoen baloratzen dutena familiarekin, bizilagunekin eta lagunekin duten harremana da. 7,73 punturekin baloratu dute. Garraioari 7,06 puntu eman dizkie eta osasun eta gizarte zerbitzuei 6,68. 

Balorazio positiboa jaso dute, halaber, denbora libreak 6,56 punturekin; pertsona nagusiekiko errespetuak eta haien inklusioak 6,52rekin; parke eta aire libreko guneek 6,47rekin eta etxebizitzak 6,04 punturekin.

Azken bi esparruei dagokienez, partaidetza soziala 5,98 punturekin baloratu dute eta komunikazioa, 5,71rekin.

Inkestatik ondorioztatutako emaitza nagusiak dira hauek. Orain, Azkoitia Lagunkoiaren talde eragilea  balorazioa egiten ari da atalez atal eta aldi berean hobetze proposamenak jasotzen. Lehenengo lan lerro gisa komunikazioaren gaia landu du. Ondorioz, informatika eta internetari buruzko ikastaroak antolatu dira adin nagusiko pertsonentzat, baliabideak erraztu eta aukera berriak eskaintze aldera adineko pertsonei, ikastaroak Kzgunean ematen ari dira.

Bere aldetik, Udalak tinko eusten dio hartutako konpromisoari eta bere esku dagoena egiteko borondate osoa du pertsona nagusien bizi kalitatea eta autonomia hobetzeko bada. Hain justu, aurreko maiatzean sinatu zuen Udalak formalki Euskadi Lagunkoia Sustraietatik sarera atxikitzeko akordioa.

Momentu honetan, Udala ahalegin handia ari da egiten irisgarritasuna hobetzeko. Halaber, zerbitzuei dagokienez aurrerapauso garrantzitsua izan da Hurkoaren bulegoaren irekiera Azkoitia lagunkoiagoa egite bidean.

Azkoitia Lagunkoiaren lanari esker, Azkoitia “Age-friendly Environments Programme” sarearen kide da, Euskadiko beste 40 udalerrirekin batera.

Azkoitiko talde eragileak urtebete inguru darama lanean. Hilean behin, normalean asteazken arratsaldeetan, biltzen da Elkargunean. Taldea irekia da eta interesa duen edonork ateak zabalik ditu. 

IMG 0298

Mikel Etxaniz, Nekane Larrañaga, Txema Urrutia eta Miren Iturburu aurkezpenean. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut