Berriak Udalak OHZren tipoa bere horretan utziko du eta KPIa igoko du gainerako tasa eta zergetan

Udalak OHZren tipoa bere horretan utziko du eta KPIa igoko du gainerako tasa eta zergetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak orokorrean KPI bakarrik igoko du datorren urtean tasa eta zergetan. Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) kasuan, berriz, tipoa bere horretan utziko du. Horrela, irizpide orokorra da %1,5eko igoera aplikatzea.

“OHZ edo IBIaren kasuan, tipoa mantendu egingo dugu zeren beste udalerri batzuekin alderatuz, zertxobait goitik gaude”, dio Ogasun zinegotzi Ana Azkoitiak. Posizio  horren arrazoia neurri batean da 2016an onartu zirela balio katastralen ponentziak eta horrek ezberdintasunak eragin ditu herrien artean.

Ur hornitze, saneamendu eta azpiegiturei dagokionez, familia unitateko pertsonen kopurua kontutan hartuta finkatuko da tasaren ordainketa. Udalaren eta Kontsortzioaren tarifen arteko ezberdintasunaren aurrean, udalak nahi duena da pixkanaka berdintzen joatea 2020ko ekitaldirako parekatuz.

Aurreko urteetako irizpidearekin jarraituz, Udala ahalegindu da biztanleko presio fiskala erdi parean kokatzea Gipuzkoako hogei bat udalerriren erreferentziak aintzat hartuta.

Diru-laguntzak hobarien ordez

Hobarien erregimena indarrean dagoen zerga araudira egokitu ahal izateko, zabor eta ur tasetan araututako hobariak diru-laguntza bihurtuko dira eta familia bizikidetzako pertsona kopuruaren arabera emango dira. Aldaketa honek esan nahi du onuradunek  laguntza tasa ordaindu ostean jasoko dutela eta ez hobariak bezala, hauek zuzenean aplikatzen baitira karguan.

2016ko ekitaldian, 52 familia izan ziren ur eta zabor tasetan hobariak jaso zituztenak.

Erakusketa publikoa amaituta

Irailaren 27ko udalbatzan onartu ostean, erakusketa publikoan egon dira  ordenantza fiskalak eta erakusketa amaitu ostean, onartuta geratu dira. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut