Berriak Txintxarri taldeak sukaldari jantziak estreinatuko ditu danborradan

Txintxarri taldeak sukaldari jantziak estreinatuko ditu danborradan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0193 2

Duela hiru urte atera ziren estrainekoz danborradan. Gazte talde bat  udaletxera joan eta danborradan atera nahi zutela-eta, aukerarik ba ote zuten galdetu zioten Javier Zubizarreta alkateari. Horrela gogoratzen du Txintxarri elkarteko Luis Fernandezek: “Udalak jende gaztea nahi zuela danborradari bultzada bat emateko entzun genuen eta halaxe pintxo-potean genbiltzala lauzpabost lagun, elkarri esan genion “gu koadrilan asko gaituk eta zergatik ez gaituk danborradan irteten?” Bi arrazoirengatik izan zen nagusiki. Koadrilan asko ginelako eta gutako asko lehendik ere beste talde batzuetan ateratzen ginelako danborradan”.

Erantzuna, jakina denez, baiezkoa izan zen. “Lokalean –dio Fernandezek- proposatu genuen ideia eta 30 lagunek baino gehiagok baiezkoa eman zuten. Orduan udaletxera joan eta Javier Zubizarreta alkatearekin eta kultura saileko arduradun batekin egon ginen. Bi baldintza jarri zizkiguten: batetik, gutxienez 30 bat laguneko taldea osatzea eta urte batzuetan jarraitzeko konpromisoa geure gain hartzea. Eta ez gara damutu”.

Sukaldari jantziak soinean zituztela atera ziren. Aurretik beste batzuk utzitako jantziak berreskuratu zituzten Larunbatean, ordea, berriak estreinatzea tokatuko zaie. Eta bandera ere berria eramango dute, oraintxe brodatutakoa.

Zapietan txintxarriaren irudia ikus daiteke. “Asko gustatu zaizkigu jantziak. Eman zitzaigun aukera Kultura sailetik beste jantzi batzuk egiteko baina sukaldariarenarekin  jarraitzea erabaki dugu”,

40 lagun inguru aterako dira. “Gero eta gehiago gara. 2016an, bigarren urtean, talde mistoa osatu genuen eta orain neskak eta mutilak ateratzen gara”.

Gainera, umeen danborradan ere erabat murgildu da Txintxarri elkartea eta beste askoren artean ondo merezitako lana egiten dute gazteek. Iaz umeen danborradan laguntzen aritu ziren eta datorren urtean, 2018an, euren  ardurapean aterako den umeen taldeak euren jantzi berdina eramango du. “Aurrekoan ez genuen lortu baina aurten uste dut dena aurrera aterako dela. Lana da, baina pozik ibiltzen gara”.  

Iturri jatetxean 19:30ean jarri dute hitzordua. Goxo afaldu ostean, 22:00etan puntuan prest egongo dira gauaz gozatzeko “eta gero ba, betikoa badakizu…” dio Luis Fernandezek. 

IMG 0138

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut