Berriak Kaleak eta bihotzak berotzera datoz San Andres jaiak

Kaleak eta bihotzak berotzera datoz San Andres jaiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0207

Udal ordezkariak festetan parte hartzen duten hainbat eragilerekin. 

Urtero legez, egun handia San Andres eguna izango da baina horren bueltan izango da aurretik eta ondoren ere zer ikusia eta zertaz gozatua. Hain justu, datozen egunetan festan protagonista izango diren hainbat lagun bildu dira egitaraua aurkezteko eta herritarrak ondo pasatzera gonbidatzeko, “kaleak eta bihotzak berotzera baitatoz San Andres jaiak”.

Larunbateko danborradan bederatzi taldek hartuko dute parte, 400 lagun inguruk. Egun berean, aurretik kirola izango da nagusi. Plater tiraketa, San Andres Igeriketa Saria eta XIII. Herri Lasterketa ospatuko dira.

“Bizkaia” ikuskizuna

Aurtez bi urtez behin Sahatsa Dantza Taldeak, Iraurgi Abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak elkarrekin ekoizten duten emanaldiaz gozatzeko parada izango da Baztartxo Antzokian. Sahatsako zuzendari Juan Luis Lizabek azaldu duenez, “Bizkaia” izango da ikuskizunaren izenburua. “Hasiera hunkigarria eta bukaera polita” izango duela iragarri dute arduradunek. Pablo Sorozabalen eta Jesus Guridiren lanak, doinu eta abesti herrikoiak eta Benito Lertxundiren abesti garaikideak eramango dituzte eszenatokira. “Mendez mende iraun duten dantza tradizionalez gain, ikuskizunean zehar taula gainean sortuko diren musika tresnen eta ahotsen doinuei, sortu berri diren koreografiek gozatuko dute irudia”.

Azaroaren 26a, igandea, baserri munduari eta baserriko produktuei eskainiko zaie, erakusketa eta salmentarekin. Nobedade gisa, haurrentzako herri kirolekin loturiko ekintzak ere antolatu dira eta Goiko Losan izango dira. Herriko kaleetan ibiliko dira, halaber, Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola Dantza Taldea eta Txalkor Txistulari Taldea.

1000 ume Marrazki Lehiaketarako

San Andres eguna ere beteta dator. Txuri Urdin elkarteak antolatu ohi duen marrazki lehiaketan 1.000 umek eman dute izena. Horrela dio Jose Luis Otero arduradunak: “Umerik ez dagoela esaten dugu baina mila haurrek eman dute izena. Noski, betiko gure kezka eguraldia izaten da. Eguraldi txarra egiten badu ba… auskalo. Baina aurtengoa 36. edizioa da”.

Batzuk marrazten duten bitartean, trikitilari eta txistulariak kalejiran ibiliko dira. Eguerdian, udaletxean, V. Urkome Sarien sari banaketa egingo da. Herri kiroletan, berriz, Larrañaga eta Txikia IV.ena aizkoran eta Guzta, Goenatxo III.ena eta Karmele Gisasola harri jasotzen arituko dira.

Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteak antolatuta, Kontzejupe Sariaren finalak lehiatuko dira. “Aurten, estrainekoz hartuko dute parte senior mailako emakumezko pilotariak”, dio Jesus Mari Andueza arduradunak.

Egitaraua osatzeko, San Andres Idi Dema saria eta XXII. San Andres Torneoa jokatuko dira, azken hau Anaitasuna Kakute Xake elkartearen eskutik.  

DESKARGATU HEMEN EGITARAUA

AZALA

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut