Berriak Udalak 249.892 euro inbertituko ditu aste honetan hasi dituen kaleen asfaltatze eta pintaketa lanetan

Udalak 249.892 euro inbertituko ditu aste honetan hasi dituen kaleen asfaltatze eta pintaketa lanetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0114

Udalak aste honetan bertan hasi ditu hainbat kale eta gunetako asfaltatze eta pintaketa lanak. Guztira 12 puntutan burutuko dira hobekuntza lanak eta horretarako 249.892,69 euro (BEZ barne) inbertituko dira.

Lanak Asfaltos Urretxu S.A. enpresari esleitu zaizkio eta hilabeteko epea izango du egin beharrekoa exekutatzeko.

Datozen egunetan ondorengo kaleak asfaltatu eta margotuko dira: Espiritu Santua, Santa Klara, Aingeru, Izarraitz, Joakin Egia eta Xabier Munibe. Lan berdinak gauzatuko dira, halaber, Axiriko eta Aizkibel kalean, Joseba Jatetxe aurreko aparkalekuetan. Baita Jausoro eta Ubaiar auzuneetan eta Garate Etxera eramaten duen errepidean ere. Zoladuraren eta lurrean pintatutako seinaleen egoeraren arabera, zenbait kasutan kale osoan egingo dira lanak eta beste zenbaitetan, tarte jakinetan. Edonola ere, zoladura jarriko den azaleraren dimentsioa esanguratsua da.

Aipatu lanekin batera, zebra-bideak ere asfaltatu eta margotuko dira. Ibai-Ondo, Julio Urkixo, Kale Nagusia eta Espiritu Santua kaleetakoak, hain zuzen.

“Kaleen egoera, itxura eta nola ez, segurtasuna bermatzea da helburua, oinezko zein gidarientzat duen garrantziagatik. Erorketak edo istripuak saihesteko ezinbestekoa da lurra egoera onean egotea eta lurreko seinaleak garbi ikustea. Irisgarritasuna hobetzen ere ahalegin handia ari gara egiten herriko  txoko guztietara guztiok heltzeko aukera izan dezagun. Orain hasi garen lan hauek berehala ikusiko dira kaleetan”.  

IMG 0111

Ubaiar auzunean, Garate Etxerako bidean atzo egin zituzten lanak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut