Berriak Hainbat ekintza antolatu ditu Udalak Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan

Hainbat ekintza antolatu ditu Udalak Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Indarkeria kartela 17 Genero indarkeriari aurre egitea guztion ardura delako, Azkoitiko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu ostiralean, azaroaren 25ean,  ospatuko den Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan. 

“Ezinbestekoa da gizarteak sufritzen duen gaitz honen aurrean, denok erantzun irmoa ematea, esan beharrekoa da ez dugula emakumeenganako indarkeriarik inolaz ere onartzen. Prebentzio eta sentsibilizazio alorretan lanean jarraitzen dugu”, dio Berdintasun zinegotzi Nekane Larrañagak.

Egitaraua azaroaren 24tik abenduaren 2ra luzatuko da. “Volar” filmaren proiekzioarekin emango zaio hasiera ostiral honetan, hilaren 24an. Filma Elkargunean arratsaldeko 18:00etan botako dute. Bertha Gaztelumendik zuzenduta, pelikulak indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.

Azaroaren 29an, udal osoko bilkuran genero indarkeriaren aurkako adierazpen instituzionala onartuko da eta abenduaren 1ean, autodefentsa feminista tailerrarekin emango zaio jarraipena egitarauari. Elkargunean izango da saioa 9:30etik 13:30era. Izen-ematea zabalik dago. Idatzi ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Egun berean, hilaren 1ean, “Él nunca me pegó” dokumentala ikusi ostean, kazetaria eta genero berdintasunean aditu den Irantzu Varelak hitzaldia emango du. Elkargunean izango da hau ere, 18:00etan.

Amaitzeko Beldur Barik Topaketa ospatuko da Eibarren abenduaren 2an. 16:30etik 21:45era izango da. Doako autobus zerbitzua jarriko da baina erabili nahi duenak aurrez izena eman beharko du beldurbarik.org web orrian. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut