Berriak Javier Zubizarreta alkatea: “Irribarre, besarkada edo musu batek ez du dirurik eskatzen"

Javier Zubizarreta alkatea: “Irribarre, besarkada edo musu batek ez du dirurik eskatzen"

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0025

San Jose Egoitzak Adinduen Astea ospatu du azken egunotan eta amaiera emateko gaur Sendiaren Eguna izan da bertan. Bertako erabiltzaileen familiak eta udal ordezkariak joan dira bisitan eguna pozteko. Bazkari eder bat ere egin dute elkarrekin. Udaletxetik Javier Zubizarreta alkatearekin batera, Ana Azkoitia eta Janire Igoa zinegotziak izan  dira eta baita Iñaki Lasa Ongizate teknikaria ere. Nekane Plazaola egoitzako zuzendaria eta Foru Aldundiko Erakunde Publikoen zuzendari den Elena Basagoitia izan dituzte bidelagun egoiliarrei opariak banatzeko orduan.

Alkateak esan dienez pozik joan da gaur San Jose egoitzara hirugarren urtez jarraian. Horrela hitz egin die: “Badakizue egoitzaren kudeaketan aldaketak egon direla eta horrek kezkatzen  gaitu. Jakin nahi dugu zer moduz zaudeten,  baina jakin dezazuela gure laguntzari ez zaizuela faltako. Eta beti esaten dudan moduan, familiako senideak etortzeak, musu bat emateak, besarkada edo irribarre bat botatzeak ez du dirurik eskatzen.  Horren beharra duzuenon tokian hurrengoan gu geu egongo gara agian.  Pertsonak gara eta pertsonentzat egin behar dugu lan”.  

Guztiek eskertu eta goraipatu dute bertako langileen lana ere. Momentu honetan, San Jose zentroak 100 erabiltzaile ditu. 

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut