Berriak Udalak Munategiko trafiko arazoei konponbidea jartzeko eskatu dio Foru Aldundiari

Udalak Munategiko trafiko arazoei konponbidea jartzeko eskatu dio Foru Aldundiari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

f7b15f10 fe89 45d3 9ae4 b98774ca56ab

Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek, Basarte industrialdeko ordezkaritzarekin batera, Foru Aldundiarekin bilera egin dute gaur goizean Munategin sortzen diren trafiko arazoei konponbidea jartzeko eskatzeko, ordu puntetako ilarak saihestu eta segurtasuna bermatu ahal izateko, Miguel Angel Bastida zinegotziak dioen moduan “puntu beltza” delako.

 “Basarte industrialdean –dio Bastidak- 350 langilek egiten dute lan eta gainera, gasolindegi bat ere badago. Horrek esan nahi du egunean 600 bat ibilgailu mugitzen direla eta lantegietako sarrera-irteera orduetan kotxe ilara handiak sortzen dira”.

Bestalde, ez dago zebra-biderik errepidea zeharkatzeko eta autobusak GI-2634 errepidetik atera behar izaten dute geldialdia egiteko. Gainera, Azpeitirako norabidean, autobusek geldialdia egin ostan, derrigorrez Txerloiko biribilguneraino joan behar izaten dute bira hartzeko.

Guzti horregatik, bidegurutze horretan zerbait egitea eskatzen dute, biribilgune bat eraikitzea esaterako, segurtasuna handiagoa bermatzeko bai ibilgailuentzat, bai oinezkoentzat, eta auto-ilarak saihesteko.

“Aldundiko arduradunek oso ondo hartu gaituzte eta aukera ezberdinak aztertzeko konpromisoa helarazi digute, gai honekin aurrera egin ahal izateko”, dio Bastidak. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut