Berriak Iraurgi Berritzen: Elkarrekin oraina eta geroa eraikitzen, bailara eraldatzen

Iraurgi Berritzen: Elkarrekin oraina eta geroa eraikitzen, bailara eraldatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9801

Iraurgi Berritzenek gaur goizean Elkargunean bildu ditu erakundea osatzen duten hiru udaletako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, hogei bat enpresetako eta ikastetxeetako ordezkariak elkarrekin martxan dituzten proiektuen balorazioa egin eta datorren urteko ekintza planean txertatu beharreko erronkak definitzeko. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalen Berrikuntza eta Garapen agentziak urtero ospatzen dituen Topaketen XV. edizioa izan da gaurkoa.

“Soluzioak bilatzeko borondatea behar da, nahi bat egon behar du eta hori badago hemen, beraz koordinatzen joaten garen heinean, emaitzak iritsiko dira orain arte bezala”, esan du Javier Zubizarreta alkateak bertaratutako guztiei eskerrak ematearekin batera.

Zubizarretak bidelagun izan ditu Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotziak. Halaber, parte hartu dute Eneko Etxeberria eta Josetxo Mendizabal alkateek, Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpuruk eta bailarako enpresa eta formakuntza alorretako ordezkaritza zabal bat.

IMG 9762

 

Bertaratu direnak ez dira, gainera, entzutera mugatu. Paper aktiboa izan dute. Taldeka, eremu ezberdinetan ikusten dituzten ahuldadeak eta gabeziak mahaigaineratzen eta konponbidea jartzeko moduak aztertzen saiatu dira. Dinamika aberasgarria, batik bat, interakzioa profil ezberdinetako pertsonen artekoa izan delako, Iraurgi Berritzenen gainerako hainbat ekimenetan bezala.

IMG 9866

 

Iraurgi Berritzenen misioa “estrategia amankomun bati erantzungo dien tokiko politikak ezartzea da”, dio erakundeko zuzendari Begoña Beobidek. Egun, garapen agentziak aktiboki 80 enpresekin egiten du lan. 

Iraurgi Berritzenen lan ildo nagusietako bat, beste askoren artean, enpleguaren sustapena da eta hainbat programa ditu martxan helburua betetzeko.

“Zenbakiak dira –esan du Ana Azkoitiak- egiten ari garena hobetoen erakusten dutena. “Txertatu Merkatuan, “Hazilan” eta “Bidelan” programetan 48 lagunek hartu dute parte 2017an eta horietatik 25 lanean ari dira. Kontutan hartuta “Bidelan” programa oraindik ez dela amaitu eta 11 pertsona ari direla parte hartzen, horiek kenduta, ba, emaitza oso ona da”.

Programez gain, urolanprest.eus webgunea martxan jartzeak Iraurgi Berritzen enpresen erreferente bihurtu du langileak bilatzeko orduan. Kudeatzen duen Enplegu Zentroak 935 erabiltzaile ditu eta horietatik 519 dira langabetuak. Gainontzekoak lana aldatu edo hobetu nahi dutenak dira. 2016an, 71 lan eskaintza kudeatu zituen zentroak eta 2017an, 163. Igoera nabarmena izan du.

Enpresek produkziorako langileak beharko dituzte eta Lanbide Heziketako ikasketak dituztenak

Iraurgi Berritzenek dituen proiektuen artean, Enplegu Aztarnategia abiatu dute. Aurten, bailarako 36 enpresa elkarrizketatu dituzte. Enpresa horiek guztira 2970 langile dituzte eta sektore ezberdinetakoak dira: makina-erreminta, galdaragintza, energia berriztagarriena, altzairugintza eta automobilgintza.

Oraindik datuen estrapolazioa egin ez den arren, ondorio interesgarriak atera dituzte. Besteak beste, hiru urteren buruan elkarrizketatutako enpresek 202 langile berriren beharra izango dute, horietatik erdiak produkzio lanetarako.

IMG 9820

IMG 9834

IMG 9840

IMG 9842

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut