Berriak Irisgarritasun lanak Joakin Egia kalean

Irisgarritasun lanak Joakin Egia kalean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9712

Udalak, San Martinen, Joakin Egia kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu aste honetan. Bertako bizilagunek ez zuten oinezkoentzat ibilbiderik Jose Egino eta Ama Josefa kaleen artean. Ondorioz, tarte hori oinez egiteko, errepidera irten beste aukerarik ez zuten. Eskailerak egon badaude, baina mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ezin dituzte erabili. Orain, konponbidea emateko lanetan ari da Udala bi etxe blokeak lotuko dituen arrapala bat eraikiz.

Obrak 131.267,64 euro (BEZ barne) kostako dira.

Aurreikusita dago, halaber, aipatu kaleen inguruko lorategiak berritzea datozen asteotan, jarraipena emanez  iaz Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek elkarlanean, egindako lanei. Orduan ur azpiegiturak berritu zituzten. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut